Transferentzien asteleheneko bilera urtarrilaren 16ra atzeratu dute, ez daudelako “beharrezko baldintzak” bermeekin egiteko
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak egin behar zuten bilera egiteko beharrezko baldintzak ez daudenez, bi aldeek atzeratzea adostu dute. Autogobernu Saileko iturriek EITBri jakinarazi diotenez, finantzaketa-sistemari buruzko gaiak konpontzeke daude oraindik.
Angel Victor Torres ministroa eta Maria Ubarretxena sailburua, aurreko bilera batean.
EITBk jakin duenez, datorren astelehenean, abenduaren 29an, egin behar zen Transferentzien Batzorde Mistoaren bilera ez dute egun horretan egingo, eta urtarrilaren 16ra atzeratu dute.
Eusko Jaurlaritzaren esanetan, "ez daude beharrezko baldintzak” bilera “behar bezalako bermeekin egiteko”. Beraz, Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak hiru asteko denbora eman diote elkarri uztailean lortutako akordio politikoak “osorik eta leialtasunez” gauzatzen direla bermatzeko.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko iturrien arabera, Jaurlaritzak ez du onartuko akordioaren “edukiarekin eta espirituarekin” guztiz bat ez datorren eskualdatzerik. Maria Ubarretxena sailburuaren eta Elma Saiz Espainiako Gobernuko Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazioko ministroaren arteko bileran aurrerapenak ikusi zituen Jaurlaritzak, baina baita “oztopo tekniko, administratibo eta ekonomiko garrantzitsuak”.
Momentu honetan, beraz, “ezinezkoa” da transferentziak egitea, ez baitira konpondu finantzaketa sistemari buruzko “funtsezko gaiak”, ezta Gizarte Segurantzaren balorazio ekonomikoa eta giza baliabideena ere.
Bi aldeak lanean jarraitzeko prest agertu dira urtarrileko bileran “akordio guztiak berme juridiko, tekniko eta politiko guztiekin itxi ahal izateko”.
EAJren ustez, "ulertezina" da Gernikako Estatutua aurten osatzeko "Pedro Sanchezek sinatuta duen akordio politikoa ez betetzea".
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.