MATXISMOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaengo herri bateko PSOEko zinegotzi bat kargutik kendu dute bideo batean kantu matxistak egiteagatik

Martosko udal gobernuak eta Alderdi Sozialistak "erabat" gaitzetsi dute Manuel Cortes zinegotziaren jarrera. Hala, diziplina-espedientea ireki diote, behin-behinean alderditik botako dute eta zinegotzi akta alderdiaren esku uzteko eskatuko diote.

Cortes, erdigunean, bideo matxistan.

Cortes, erdigunean, bideo matxistan. TikTok sare sozialean aireratutako bideotik  hartutako irudia.

Emilio Torres Martos (Jaen) udalerriko alkateak Manuel Cortes zinegotzi sozialista kargutik kentzea erabaki du, sare sozialetan aireratutako bideo batean abesti matxista bat kantatzen agertzeagatik. Udalak oharra kaleratu du Cortesen jarrera "irmo" gaitzesteko, eta zinegotzi akta alderdiaren esku uzteko eskatu dio.

Alkatearen arabera, bideo hori "udal gobernuaren zein Udalaren balioen kontrakoa da". Nabarmendu dutenez, "irmo gaitzesten ditugu tankerako jarrerak, eta feminismoaren eta pertsonen duintasunaren aldeko konpromisoa berresten dugu". 

Jaengo PSOEk, bestalde, disziplina-espedientea ireki dio zinegotziari, eta behin-behinean alderditik botatzeko eskaera egin du. Halaber, zinegotzi akta PSOEren esku uzteko galdegin diote Cortesi.

"Jarrera onartezinak dira, nazkagarriak. Ez ditugu halakoak onartuko, feminismoaren eta berdintasunaren printzipio eta balioen kontrakoak direlako", adierazi du Alderdi Sozialistak zabaldutako oharrean. 

Erik Dominguez PPk Jaenen duen presidenteak ere gogor salatu du Cortesen jokaera. "Halakoen aurrean ezin gara isildu. Zinegotziak dimisioa eman beharko luke, eta hala egingo ez balu, alderditik bota beharko lukete. Horrela ez balitz, PSOE erantzule izango litzateke", idatzi du mezu batean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X