'KOLDO AUZIA'

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abalos eta Koldo herri-epaimahai batek epaitzea baztertu du Auzitegi Gorenak

Leopoldo Puente epailearen arabera, ikertzen ari diren delituak Auzitegi Nazionalaren eskumenekoak badira ere, Abalos foruduna da, eta horregatik hartu du Auzitegi Gorenak auzia bere gain. 

José Luis Abalos y Koldo García

Jose Luis Abalos eta Koldo Garcia. Artxiboko argazkia: Europa Press

Jose Luis Abalos Espainiako Garraio ministro ohi sozialista eta Koldo Garcia —Abalosen aholkuari izandakoa— herri-epaimahai edo zinpeko epaimahai batek epaitzea baztertu du Leopoldo Puente 'Koldo auzia'ren ardura duen Auzitegi Goreneko instrukzio epaileak.

Asteazken honetan jakinarazitako auto batean, beste aukerak baztertu ditu

Halaber, gogora ekarri du pasa den azaroaren 3an "jarraitu beharreko prozedura" zehaztu zuela eta orduan bietako inork ez zuela helegiterik aurkeztu. 

Puente epailearen arabera, ikertzen ari diren delituak Auzitegi Nazionalaren eskumenekoak badira ere, Abalos foruduna da, eta horregatik hartu du Auzitegi Gorenak auzia bere gain

Abalosen defentsa abokatuak instrukzio epaileari egindako eskariak jasotzen duenez, leporatzen zaizkion delitu nagusiak herri-epaimahai batek epaitu ditzake: eroskeria, eraginen trafikoa eta dirua bidegabe erabiltzea. 

Carlos Bautista Abalosen abokatuaren arabera, bi delitu baino ez daude herri-epaimahaien eskumenetik kanpo: erakunde kriminal baten kide izatea eta informazio pribilegiatua erabiltzea. Dena den, delitu gehienak herri-epaimahaiaren eskumen eremuan sartzen direla nabarmendu du. 

Auzitegi Gorenak datorren urtarrilaren 15ean erabakiko du Abalos eta Garcia epaiketa egin bitartean behin-behinean aske uzten dituen ala ez —espetxean daude pasa den azaroaren 27az geroztik—. 

Zure interesekoa izan daiteke

berangoko-auzipetuak-prentsaurrekoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Berangoko 16ak' babesteko manifestazioa deitu dute maiatzaren 30erako

2026ko ekainaren 8a eta 26a bitartean, Berangoko 16 bizilagun epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean. 2022an Berangoko preso ohi bati "ongi etorri" esateko ustez antolatu zuten ekitaldiagatik terrorismoa goratzea egozten diete. 36 urteko kartzela-zigorra, 177 urteko inhabilitazioa eta 75.000 eurotik gorako isuna eskatzen dute auzipetuentzat. Berangokoekin Elkartasun Komiteak salatu du “beste makrosumario politiko bat” dela, eta manifestazio nazionala deitu du maiatzaren 30erako.

lander martinez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bildurekin ez du aukerarik ikusten, baina Podemosekin batera aurkeztu nahi luke Euskadiko Sumarrek hurrengo udal hauteskundeetara

Sumarrek Madrilen egin berri duen ekitalditik Euskal Herrira bueltan, Lander Martinezekin egon da ETB, hurrengo hauteskunde orokorrei begira ezkerra batuta aurkezteko aukeraz aritzeko. Euskadin EH Bildurekin zerrenda berean joatea oso zaila ikusten badu ere, Sumar Mugimenduak eta Podemosek boto-paper berean bat eginda joan beharko luketela uste du. Legebiltzarrerako hauteskundeetan ezker konfederalak jaso zuen porrotetik lezioa ikasi dutela esan du Martinezek.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ansolak esan du EAJk ez duela fronte batean parte hartuko, eta are gutxiago Euskadin "marra gorriak" jartzen dituen EH Bildurekin

Azken egunetan Gabriel Rufianek ultraeskuinari aurre egiteko fronte bat sortzeari buruz hitz egin ondoren, aukera hori hizpide da euskal politikan ere. EAJk ekitaldia egin du gaur Maruri-Jataben frankismoaren osteko alkateak omentzeko. Bertan, Iñigo Ansola BBBko presidenteak argi utzi du ez dutela inolako frontetan parte hartuko, "Euskadin ez delako behar ultraeskuinari aurre egiteko fronterik". Ansolak, halaber, gogor kritikatu du EH Bildu, "Euskadin ezetz esaten dielako akordio proposamen guztiei, eta Espainian, ordea, alfonbra gorria jartzen diotelako eskatzen dioten guztiari".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X