EUSKO LEGEBILTZARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Mancisidorrek hartu du dagoeneko Ararteko kargua

Abenduan izan zen aukeratua, EAJ, PSE eta PPren babesarekin, eta ia bi hilabete beranduago, gaur Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran hartu du kargua.
Mikel Mancisidor
18:00 - 20:00
Mikel Mancisidorrek Ararteko kargua hartu du

Mikel Mancisidorrek Ararteko kargua hartu du Legebiltzarrak ostegun honetan egin duen ohiko osoko bilkuran. Abenduan izan zen aukeratua, EAJ, PSE eta PPren babesarekin, eta EH Bilduren aurkako botoarekin, Manu Lezertua ordezkatzeko. Ia bi hilabete beranduago, gaur hartu egin da Mancisidor karguaren jabe. 

Mikel Mancisidor
18:00 - 20:00

Legelari bilbotarra, Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean eta Nazioarteko Harremanetan doktorea Genevako Diplomazia Eskolan. Hamar urtez Euskal Herriko UNESCO Etxeko zuzendari izan zen, 2004tik 2014ra.

Bere ibilbide profesionala giza eskubideen defentsarekin eta gobernantza demokratikoarekin lotuta egon da beti, eta nazioartean ibilbide zabala izan du.

Zure interesekoa izan daiteke

PELLO OTXANDIANO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandianok dio "txertoen krisiak" berriro agerian utzi duela Osakidetzak "egiturazko" arazoa duela

Pello Otxandiano EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak ohartarazi duenez,  iraungitako txertoen "krisia" ez dago "konponduta", informazioa argitzea falta delako. Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua egin du egoeraren erantzule. "Osakidetzaren egiturazko arazoak jarraitzen du, gutxi asko, orain bi urte zegoen egoera berean", zehaztu du.   

Maria Ubarretxena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak "irizpide teknikoengatik" egin zuen Alfredo De Migueli hirugarren gradua ematearen aurka

Alfredo de Miguel Arabako EAJren buruzagi ohiaren kexa baten ostean, espetxe-zaintzako epaileak Tratamendu Batzordearen ebazpenari beste modu batean erantzun zion, eta Eusko Jaurlaritzak, "Zuzenbide Estatuetan egin behar den moduan", ebazpen judizial irmoa betearazi besterik ez zuen egin, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi duenez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X