BELATE AUZIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Parlamentuak Accionaren presidentearen kontra egin du, Belateko ikerketa batzordean ez baita agertu

Jose Antonio Entrecanales Accionaren presidentea bi aldiz deitu dute ikerketa batzordera, baina bi-bietan ordezkariak bidali ditu. Irati Jimenez ikerketa batzordearen presidentearen esanetan, Entrecanales bera deitu dute eta ez Acciona enpresa (pertsona juridiko gisa), eta desobedientzia delitua egin duelakoan Fiskaltzari jakinaraztea erabaki du batzordeak. 

PAMPLONA, 14/10/2025.- El presidente de la mesa de contratación de la obra para duplicar los túneles de Belate Jesús Polo (fondo, i), abre este martes las comparecencias de la Comisión de Investigación del Parlamento de Navarra sobre las licitaciones de obra pública. Los grupos parlamentarios decidieron que la Comisión comenzara analizando las obras de Belate, que son las últimas, de hecho, están en marcha. Descartó así hacerlo de forma cronológica desde el año 2011 hasta hoy. EFE/ Jesus Diges

Ikerketa batzordea, Nafarroako Parlamentuan. Artxiboko argazkia: EFE

Jose Manuel Entrecanales Accionaren presidentea birritan deitu dute Nafarroako Parlamentuan egiten ari diren Belateko tuneletako lanak ikertzeko batzordera, baina ez da behin ere agertu. Hori dela eta, gertaturikoa Fiskaltzari jakinaraztearen alde bozkatuko du gaur goizean ikerketa batzordeak. 

Accionaren presidenteari urtarrilaren 20an Nafarroako parlamentura agertzeko eskatu zioten, baina ez zen joan, eta atzorako (otsailak 9) jarri zioten bigarren hitzordua. Bi kasuetan, ordea, ordezkariak bidali zituen. 

Gaur goizean bilera egin du ikerketa batzordeak, zer egin erabakitzeko. Legelariek egindako txosten juridikoa aintzat hartuz, Fiskaltzara jotzea babestu dute Voxek ez ezik beste talde guztiek. 

Irati Jimenez ikerketa batzordearen presidentearen esanetan, Entrecanales bera deitu dute, eta ez Acciona enpresa (pertsona juridiko gisa), eta ikerketa batzordeari dagokio nor deitu erabakitzea. 

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 31/03/2026.- La vicelehendakari y consejera de Cultura, Ibone Bengoetxea, ha informado este martes en Vitoria de los asuntos tratados en el Consejo de Gobierno. EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaurlaritzak 'Jauzia Gara' Euskararen Plan Estrategikoa onartu du erabileran "jauzi kualitatiboa" emateko

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu duenez, "inoiz baino euskaldun gehiago dugu, baina erronka nagusia erabileran dago". Helburua da euskararen ezagutzan eta, bereziki, erabileran "jauzi kualitatiboa" ematea, hizkuntza eskubideak bermatzeko eta euskararen presentzia gizarteko eremu guztietan handitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X