Ezkerreko aliantza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauteskundeetarako koalizio bat osatzeko asmoari ekingo diote Sumarrek, Comunsek, IUk eta Mas Madridek otsailaren 21ean

Lau antolakundeen hitzetan, hilaren 21a abiapuntua izango da aliantza komun, elkarbanatu eta ireki bat eraikitzeko datorren hauteskunde orokorretara begira, "sendoa eta denboran zehar fidagarria" izango den eremua. Hortaz, asmoa da hauteskunde testuingurutik haratago, gizarte mugimendu aurrerakoi bat aktibatzea.

Yolanda Díaz Sumar
Yolanda Díaz (Sumar) Aragoiko hauteskunde-ekitaldi batean. Europa Press.

Sumar, Comuns, IU eta Mas Madrid mugimenduak elkar hartu eta hauteskunde orokorretara koalizio gisa joateko borondatea egikarituko dute datorren otsailaren 21ean Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan egingo duten ekitaldian.

Lau taldeak koalizio Gobernuko kide dira bazkide minoritarioaren kuotaren bitartez, eta azken hilabeteetan harremanak estutu dituzte, isilpeko lanean, hain zuzen ere, 2026ko lehen hiruhilekoan PSOE baino ezkerzaleagoa izango den aliantzari bultzada bat emateko asmo hori ezagutzera emateko. 

Lau antolakundeen hitzetan, hilaren 21a abiapuntua izango da aliantza komun, elkarbanatu eta ireki bat eraikitzeko datorren hauteskunde orokorretara begira, "sendoa eta denboran zehar fidagarria" izango den eremua. Hortaz, asmoa da hauteskunde testuingurutik haratago, gizarte mugimendu aurrerakoi bat aktibatzea, horizontaltasuna eta lankidetza oinarri, erakunde bakoitzaren autonomia bermatzearekin batera. 

"Gobernuan egondako urte hauetan garatu dugun aliantza sendotzea da gure asmoa. Akatsetatik ikastea eta ongi egindakoak indartzea", diote Sumar, Comuns, IU eta Mas Madridek. Era berean, argi dute proiektua zabaldu gura dietela herrialdearen "etorkizunarekin kezkatuta" dauden indar politiko eta sozial guztiei. 

Horregatik, esan dute hilaren 21a proiektu berri baterako "bultzada eta gonbidapena" izango dela, proiektu "ireki, eskuzabal eta aniztasunezkoa, akordio eta indar partekatuan" oinarritua . "Hasiera da, aurreneko urratsa. Baina askoz urrunago joango gara", gaineratu dute.

Ezkerraren etorkizunari buruz hausnartu asmotan, Gabriel Rufian ERCren bozeramailea Emilio Delgado Mas Madriden buruzagiarekin bildu eta hiru egunera egingo da ekitaldia. "Puru baino, zuhur" jardungo duen batasun plurinazional bat eraikitzearen alde lanean ari da Rufian azkenaldian, baina, egiari zor, hoztasunez hartu dute zenbait alderdik bere planteamendua, ERCk berak, besteak beste. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X