Arabako Batzar Nagusiek ohorezko tituluak kendu dizkiete Francori eta Molari
Tituluak baliogabetzeko mozioa Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Gaurko osoko bilkura, Arabako Batzar Nagusietan. Argazkia: EFE
Arabako Foru Aldundiak duela ia 90 urte Francisco Franco diktadoreari eta Emilio Molari emandako ohorezko tituluak kentzea onartu dute gaur Batzar Nagusiek.
Vox ez beste alderdi politiko guztiek babestu dute EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin taldeek aurkeztutako mozioa. PP ez zegoen sinatzaileen artean, baina testuaren alde bozkatu du.
Tituluak baliogabetzeko mozioa Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Gauzak horrela, bertan behera geldituko dira Francori emandako "probintziaren aita" eta "ohorezko diputatu nagusia" tituluak eta Molari emandako "probintziaren aita" titulua.
Izendapen horiek guztiak 1936ko azaroaren 12an onartu zituen Arabako Foru Aldundiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik