Kongresura iritsi da burka eta niqab-a debekatzeko asmoa: PP eta Vox alde daude, baina Juntsek kontra bozkatuko du
Kataluniako alderdiak iragarri du lege proiektu propioa aurkeztuko duela espazio publikoetan belo integrala erabiltzea debekatzeko.
Bi emakume, burkarekin. Argazkia: Europa Press
Espazio publikoan belo integrala (burka eta niqab-a) debekatzeari buruzko eztabaida Diputatuen Kongresura iritsi da. Behe Ganberako Osoko Bilkurak astearte honetan bozkatuko du "espazio publikoan emakumeen duintasuna eta herritarren segurtasuna babesteko" Lege Organikoaren proposamen bat, Voxek aurkezturikoa. PPk dagoeneko iragarri du babestu egingo duela, baina ez du aurrera egingo, ez baitu izango Juntsen babesik.
Kataluniako alderdiak azken orduetan iragarri du lege proposamenaren aurka bozkatuko duela, baina adierazi du lege proiektu propio bat aurkeztuko duela, espazio publikoetan belo integrala debekatzea defendatzeko.
Horrela, Juntsek argi utzi du proposamenaren aurka agertzeak zerikusi handia duela Voxek proposatu izanarekin. Alderdiak adierazi duenez, ez dute inoiz Voxen proposamenik bozkatu Kongresuan. Haien hitzetan, "alderdi politiko antifeminista da, giza eskubideen aurkakoa, eta Kataluniaren aurkako errepresioaren buru izan da".
PPk, ordea, ekimena babestuko duela aurreratu du, eta Carmen Funez PPko Gizarte Politikako idazkariordeak azaldu du "benetako feminismoaren alde" egingo duela bere alderdiak. "Gurea feminismoak ez du burka zein niqab-aren alde egingo gure herrian", adierazi du.
Aurrekariak
Eztabaida astearte honetan iritsi da Legebiltzarrera, Balearretako Parlamentuak otsailaren hasieran PPren legez besteko proposamen bat onartu ostean, Voxen babesarekin. Horretan, Espainiako Gobernuari eskatzen zitzaion debekatzeko Espainiako espazio publikoetan burka eta niqab-a erabiltzea.
Bestalde, Asturiasen, joan den astean, Gijongo Voxek ez zuen lortu “burka eta antzeko jantzien” aurkako ekimen bat aurrera ateraatzea. Iaz ere ez zen aurrera atera Voxen proposamen bat, Murtzian, belo integrala debekatzeko.
Madrilera ere heldu zen Voxen proposamen bat zapi hori debekatzeko, Legez Besteko Proposamen baten bidez. Iazko apirilean izan zen, eta Erkidegoko presidente Isabel Diaz Ayuso proposamenaren kontra agertu zen. Planteamendu hura, baina, ez zen belo integralaz ari, zapi islamikoaz baizik.
2025eko abuztuan, Alberto Nuñez Feijoo PPren burua espazio publikoetan burka eta niqab-a "debekatzearen" alde agertu zen, baina bereizi zituen beloa eta hiyab-a. "Emakumearen duintasunaren eta espazio publikoetako segurtasunaren aurka egiten duen janzkera oro debekatu egin behar da gure herrialdean", adierazi zuen Feijook.
Kataluniako eztabaida eta Junts
Katalunian, iazko maiatzean, Parlamentuak uko egin zion islamiar beloa, burka, hiyab, niqab, burkini, xaila, khimarra eta txadorra debekatzeari. Proposamena Aliança Catalanaren bidez heldu zen Parlamentura, eta PSC-Units, Junts, ERC, Comuns eta CUP debekuaren kontra agertu ziren. PPk eta Voxek, aldiz, abstentzioaren alde egin zuten, eta proposamena ez zen aurrera atera.
Orduan, Juntsek ACren proposamenaren aurka bozkatu zuen, idatzitako testua "gorrotoz betea" zegoela iritzita.
Zure interesekoa izan daiteke
Podemos, IU eta Sumar koalizioan aurkeztuko dira Andaluziako hauteskundeetara
Alderdi progresistek Por Andalucía koalizioan aurkezteko akordioa lortu dute, Iniciativa del Pueblo Andaluz, Alternativa Republicana, Partido Verde eta Alianza Verde alderdiekin batera.
Milaka gazte independentista bildu dira Abadiñoko Gazte Topagunean
Gaurtik igandera bitartean, mahai inguruak eta kontzertuak izango dira ekitaldi nabarmenenak. Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak esan du "Euskal Herrian ditugun erronken aurrean gazteok dugun paperaz gogoeta egiteko" balioko duela topaguneak eta ondo pasatzeko deia egin die parte-hartzaile guztiei.
Otegik dio estatus berriaren inguruan akordioa badago, jauzi kualitatiboa emateko izango dela
(Naiz-ek utzitako irudiak). Arnaldo Otegik dio ezin duela ziurtatu estatus berriaren inguruan akordioa egongo denik jeltzale, sozialista eta beraien artean, baina egotekotan urrats kualitatibo bat emateko izango dela. Halaber, EH Bilduk gero eta boto gehiago jasotzen dituen alderdia dela nabarmendu du, eta ziurtatu du denbora kontua dela agintera iristea.
'Aberria bizi' lelopean ospatuko du EAJk Aberri Eguna igandean, Bilbon, "garena aldarrikatzeko"
"Euskadi lurralde bat edo izen bat baino gehiago izatea" eskatu dute jeltzaleek, nazioarteko ordena kolokan dagoen testuinguruan, "aberri bizia garela eta egunero bizi dugula aldarrikatzeko".
Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko
Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.
Zergatik ospatzen da Aberri Eguna? Jatorria, non eta Irlandan… eta Sizilian
Lehen Aberri Egunaren atarian argitaratutako Jesus Zabala buruzagi jeltzalearen artikulu batek data hautatzeko arrazoiak jaso zituen. Mikel Aizpuru historialariak ospakizunaren jatorria aztertu du.
Manuel Hernaez Ruidiaz milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte Zornotzako hilerrian
Matutekoa (Errioxa) jaiotzez, Bilboko bizilaguna zen eta Izquierda Republicanako Zabalbide batailoian borrokatu zuen Gerra Zibilean. Haren 91 urteko alabak emandako DNA laginari esker lortu da identifikazioa.
Baxoa euskaraz egiteko aldarrikapena Asanblea Nazionalera eraman dute Seaskako ikasleek
Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek gonbidatuta, entzunaldi batean parte hartu dute euskal ikasleek Bretainiakoekin batera.
Lemoako alkatearen aurkako pintadak gaitzetsi ditu Udalak, eta, mehatxuen aurrean, "elkarrizketaren eta bizikidetzaren alde" egin du
Udal taldeek "elkarbizitzarekin, errespetuarekin eta parte-hartze demokratikoarekin" duten konpromisoa berretsi dute, eta "Lemoaren izaera ireki eta pluralaren alde" egin dute, "herri gisa" batzen gaituzten "balio komunitarioak indartzeko".
Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"
Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara.