Franky tabernaren aholkulari fiskalak aitortu du Accionari faktura faltsuak egin zizkiola Koldoren alde
Miguel Moreno Purroyk agerraldia egin du astearte honetan Nafarroako Parlamentuan, herri-lanen lizitazioari buruz egiten ari diren ikerketa batzordean. 2016 eta 2018 urteen artean Koldo Garciari laguntzeko jardun zuela adierazi du, eta "oker" aritu zela aitortu arren, ukatu egin du ezein "ustelkeria sareren parte" izatea.
Miguel Moreno Purroy Iruñeko Franky tabernaren aholkulari fiskalak astearte honetan aitortu duenez, "prestazio erreal bati erantzuten ez zioten" fakturak igorri zizkion Accionari, Koldo Garcia ministro aholkulari ohiak hala eskatu ziolako.
Moreno Purroyk agerraldia egin du astearte honetan Nafarroako Parlamentuan, obra publikoen lizitazioari buruz egiten ari den ikerketa batzordean. Bertan adierazi duenez, 2016 eta 2018 urteen artean jardun zuen Koldo Garciari laguntzen, eta "oker" aritu izana onartu du, baina ukatu egin du ezein "ustelkeria saretako" kide izatea.
"Accionaren bisita-txartela Koldo Garciak eman zidan. Berak esan zidan behar bat zuela, une ekonomiko txarrean zegoela, eta ez zeukala arazorik "Accionak fakturaren bat ordain zezan", esan du, eta gaineratu duenez, "fakturetako guztizko zenbatekoa ez da 8.000 eurora iristen".
UCOren txostenak jasotzen duenez, Iruñean dagoen tabernak faktura faltsuak egiten zituen Accionaren izenean, Koldo Garciak diru hori kobratu zezan. "Niri dagokidanez, txostena oso ondo dokumentatuta dago", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik