Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |

KOLDO AUZIA    

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abalosen eta Koldoren aurkako musukoen auziko epaiketa apirilaren 7an hasiko da, Auzitegi Gorenean

Funtzionario-eroskeria, eragimen-trafikoa, baliabideak bidegabe eralgitzea, erakunde kriminala, lehen eskuko informazioaz baliatzea, faltsukeria eta prebarikazio delituengatik epaituko dituzte.

MADRID, 27/11/2025.- El exministro José Luis Ábalos a su llegada este jueves al Tribunal Supremo donde el juez Leopoldo Puente celebra dos vistillas en las que estudiará si envía a prisión provisional al exministro José Luis Ábalos y a su exasesor Koldo García, que afrontan una petición de la Fiscalía de 24 y 19 años y medio de cárcel, respectivamente. EFE/Javier Lizón

Abalos, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Espainiako Auzitegi Gorenak apirilaren 7an hasiko du Jose Luis Abalos ministro ohiaren, Koldo Garcia aholkulari ohiaren eta Victor de Aldama enpresaburu eta eskupeko-hartzailearen aurkako ahozko ikustaldia, pandemia-garaian musukoen kontratuetan egin omen zituzten irregulartasunengatik.

Zigor-arloko salak auto bat eman du ministro ohiaren eta aholkulari ohiaren defentsek planteatutako aurretiazko gai guztiak ezesteko, eta, beraz, biak akusatuen aulkian eseriko dira, Aldamarekin batera.

Funtzionario-eroskeria, eragimen-trafikoa, bidegabeko eralgitzea, erakunde kriminaleko kide izatea, lehen eskuko informazioaz baliatzea eta aprobetxamendua, faltsukeria eta prebarikazio delituengatik epaituko ditu Gorenak.

Fiskaltzak 24 urteko kartzela-zigorra eskatu du ministro ohiarentzat, eta 19 eta erdikoa aholkulari ohiarentzat; akusazioek, aldiz, 30 urtera arteko kartzela-zigorra eskatu dute; hirugarren akusatuarentzat, berriz, Victor de Aldama enpresariarentzat, 7 urteko espetxe-zigorra eskatu dute, Ministerio Publikoarekin kolaboratzeagatik.

Abalos eta Koldo behin-behineko espetxealdian daude azaroaren 27tik, ihes egiteko "muturreko" arriskuagatik.

Armengol eta Torres lekuko gisa, baina Sanchez, Marlaska eta Illa, ez

Lekukoen zerrenda luzea da, eta 75 pertsonak baino gehiagok emango dute testigantza, hala nola Francina Armengol Kongresuaren presidenteak eta Angel Victor Torres Lurralde Politikako ministroak, auzitegiak horiek deklaratzea onartu du eta.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa, Salvador Illa Generalitateko presidente eta Osasun ministro ohia, Maria Jesus Montero presidenteordea eta Reyes Maroto ministro ohia, aldiz, ez dira lekuko gisa joango. Hala erabaki du tribunalak, "prozesuaren xedearekin loturarik ez dutelako eta inputatutako gertakariak argitzeko testigantzak beharrezkoak ez direlako".

138 orriko autoan, Salak ezetsi egin ditu Abalosen eta Koldoren defentsek otsailaren 12an egindako aurretiazko entzunaldian planteatutakoa, bai eta auzia Espainiako Auzitegi Nazionalera bidaltzeko alegazioak ere; euren asmoa zen epaiketa atzeratzea. Abokatuek aste honetan bertan bidali zioten eskaera hori Auzitegi Gorenari berriro.

Azaldu dutenez, "segurtasun juridikoko" arrazoiek 2014ko akordioaren irizpideari eustea babesten dute. Horren arabera, forudunen aurkako auzietan, "ahozko epaiketa hastea da auzitegiarekin bat finkatzen da eskumena behin betiko, data horren ondoren forudun-izaera galdu bada ere", Abalosek eserlekuari uko egitearekin gertatu zen bezala.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Jauregi Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X