Albiste da
Industria Defendatzeko Taldearen bilera |
ZIBERJAZARPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi atxilotu Ione Belarrari mehatxu mezuak bidali eta ziberjazarpena egiteagatik

Ikerketako iturrien arabera, atxilotuetako batek 300 mezu baino gehiago bidali dizkio Instagram bidez Podemoseko idazkari nagusiari, mehatxuak eginez edota irainduz.

20230609141428_ione-belarra_
Ione Belarra artxiboko irudi batean.

Polizia Nazionalak bi gizon atxilotu ditu Toledon eta Xirivellan (Valentzia), Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiaren aurkako mehatxuengatik eta ziberjazarpenagatik.

Toledon aurrekariak dituen 49 urteko gizonezko espainiar bat atxilotu dute. Xirivellako atxilotua 30 urteko gizona da, nazionalitate espainiarrekoa, eta, kasu honetan, aurrekaririk gabea. 

Bi atxiloketak otsailean egin ziren, zibermehatxuetan espezializatutako agenteek Madrilgo Probintziako Informazio Brigadan egindako ikerketa baten barruan.

Polizia-iturrien arabera, ikertuetako batek eduki iraingarriko 300 mezu baino gehiago igorri zizkion alderdi moreko diputatuari, baita larderiazko eta mehatxuzko mezuak ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Entrevista en Radio Euskadi al portavoz de EH Bildu en el Parlamento Vasco. habla sobre las sentencias de los perfiles lingüísticos de euskera en las instituciones vascas.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskara profilen aurkako “estrategia antolatua” eta "praktika sasimafiosoak" arbuiatu ditu Otxandianok

EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Peio Otxandianok dio euskararen hizkuntza eskakizunen aurkako errekurtso judizialen jarioaren atzean “antolatutako bultzada bat” dagoela. Erabaki judizial horien argitan, EAJri eta PSE-EEri eskatu die Enplegu Publikoaren Legearen erreforma bat negoziatzera eser daitezela, sistema blindatzeko, eta, salatu duenez, bi alderdiek uko egin diote erreforma hori egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X