Manuel Hernaez Ruidiaz milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte Zornotzako hilerrian
Matutekoa (Errioxa) jaiotzez, Bilboko bizilaguna zen eta Izquierda Republicanako Zabalbide batailoian borrokatu zuen Gerra Zibilean. Haren 91 urteko alabak emandako laginari esker lortu da identifikazioa.
Zornotzako hilerria, artxiboko irudi batean. Argazkia: Gogora
Manuel Hernaez Ruidiaz miliziano errepublikanoaren gorpuzkiak 2025eko uztailean atera zituzten Zornotzako (Bizkaia) hilerriko hobi komunetik, eta hilabete batzuk geroago, hura identifikatzea lortu dute, 91 urteko alabak emandako DNA laginari esker.
Errioxako Matute udalerrian jaiotakoa, Bilboko bizilaguna zen, eta Izquierda Republicana alderdiaren Zalbide batailoian borrokatu zuen Gerra Zibilean.
Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak jakitera eman duenez, familiak jakin zuen Muxika inguruan izandako borroka baten hil zutela Manuel, eta Zornotzako hilerriko hobian egon zitekeenaren susmoa zuen. 2023ko abenduan, hilerri horretan desobiratzeak egin behar zituztela iragarri zenean, Gogorarekin harremanetan jarri ziren senideak, identifikazio prozesua abiatzeko.
Alaba bakarra zuen milizianoak, eta haren DNA lagina utzi zuten Eusko Jaurlaritzaren DNA Bankuaren esku. Egindako azterketek baieztatu dute Manuel Hernaez Ruidiaz dela Zornotzan hobiratuta egon denetako bat.
2025eko uztailean amaitu ziren hilerri horretan egindako desobiratze lanak, eta denera, 157 pertsonaren gorpuzkiak berreskuratu zituzten. Orain arte, zazpi identifikatzea lortu dute.
Gogorak uste du 1936ko abendutik 1937ko maiatzera bitartean Bizkaian gerrako hainbat frontetan hildako borrokalariak edota Zornotzako Ospitale Militarrean hildako milizianoak direla Zornotzako hobi komunean lurperatu zituztenak.
Zure interesekoa izan daiteke
Baxoa euskaraz egiteko aldarrikapena Asanblea Nazionalera eraman dute Seaskako ikasleek
Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek gonbidatuta, entzunaldi batean parte hartu dute euskal ikasleek Bretainiakoekin batera.
Lemoako alkatearen aurkako pintadak gaitzetsi ditu Udalak, eta, mehatxuen aurrean, "elkarrizketaren eta bizikidetzaren alde" egin du
Udal taldeek "elkarbizitzarekin, errespetuarekin eta parte-hartze demokratikoarekin" duten konpromisoa berretsi dute, eta "Lemoaren izaera ireki eta pluralaren alde" egin dute, "herri gisa" batzen gaituzten "balio komunitarioak indartzeko".
Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"
Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara.
Pradalesek euskararen ofizialtasuna Europan defendatuko du, Frantziako Senatuan euskaraz egingo duen hitzaldian
Lehenengo aldiz izango da lehendakari bat Frantziako goi-ganberan, eta agertoki sinboliko hori baliatuko du, euskararen ofialtasunaren defentsan babes instituzional zabalagoa eskatzeko.
Erakundeek eta alderdiek Azazetako sarraskiko biktimak omendu dituzte, hil zituztenetik 89 urte bete direnean
Batetik, Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Isiltasunean Oihuka eskulturaren ondoan egin dute ekitaldia, eta, bestetik, ezkerreko alderdiek —EH Bildu, Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU, Berdeak eta Sumar Mugimendua— beste omenaldi bat antolatu dute, elkarrekin. Bi ekitaldiak Gasteizen izan dira.
Jaurlaritza AEKren ordezkariekin bilduko da, Korrikaren balorazioa egiteko
"Erakunde bati dagokiona egingo dugu: ebaluazio bilera bat egingo dugu Korrikaren arduradunekin, Gobernua parte den ekitaldi orotan egin ohi dugun bezala", azaldu du Ibone Bengoetxea lehenengo lehendakariordeak.
Jaurlaritzak 'Jauzia Gara' Euskararen Plan Estrategikoa onartu du erabileran "jauzi kualitatiboa" emateko
Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu duenez, "inoiz baino euskaldun gehiago dugu, baina erronka nagusia erabileran dago". Helburua da euskararen ezagutzan eta, bereziki, erabileran "jauzi kualitatiboa" ematea, hizkuntza eskubideak bermatzeko eta euskararen presentzia gizarteko eremu guztietan handitzeko.
Arnaldo Otegik "heriotza-mehatxuak" jaso zituela salatu du Gasteizko epaitegi batean
Mehatxuak abenduan gertatu ziren, mezu elektroniko baten bidez, baina ez zen salaketaren berri eman. EH Bilduren koordinatzaile orokorrak epaitegietan deklaratu ondoren filtratu da auzia.
Zupiriak "irmo eta erabat" gaitzetsi ditu Otegik jasandako heriotza-mehatxuak
Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak ertzain-etxean salatutako heriotza-mehatxuei buruz galdetuta, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak deitoratu du horrelako gertaerek "elkarbizitza kolokan" jartzen dutela.