POLITIKA ETA MUSIKA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milaka gazte independentista bildu dira Abadiñoko Gazte Topagunean

Gaurtik igandera bitartean, mahai inguruak eta kontzertuak izango dira ekitaldi nabarmenenak. Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak esan du "Euskal Herrian ditugun erronken aurrean gazteok dugun paperaz gogoeta egiteko" balioko duela topaguneak eta ondo pasatzeko deia egin die parte-hartzaile guztiei.

Ernai, gazte topagunea Abadiño

Abadiñoko 2026 Topagunearen inaugurazio ekitaldia. Argazkia: Ernai

Ostegun eguerdian hasi da Abadiñoko Txanporta plazan egin duten ekitaldiarekin, aurtengo Gazte Topagunea. Eguraldi txarrari aurre eginez, jendetza elkartu da Abadiñon eta hurrengo orduetan milaka lagun iristea espero dute, Aberri Egunaren bezperan antolatu ohi den ekimenean parte hartzeko asmoz.

Festa eta aldarrikapena uztartzen dituen topaketak igandera arte iraungo du, eta hainbat tailer, mahai-inguru eta kontzertu izango dira. Feminismoa eta olatu erreakzionarioaren aurkako estrategiak izango dituzte, besteak beste, aztergai. 

Inaugurazio ekitaldian, Ernaiko kideek eskerrak eman dizkiete "hilabeteetan lanean aritu diren gazteei zein Abadiñoko bizilagunei, emandako laguntzagatik".

Datozen lau egunetan "Euskal Herrian ditugun erronken inguruan hausnartzeko tartea" izango dutela esan dute, baita "gazte bezala, askapen prozesuan dugun paperaren inguruan hitz egiteko parada ere".

Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak azpimarratu du gazte independentisten topaguneak leku segurua izan behar duela, eta eraso matxisten eta arrazisten aurkako protokolo bana daudela martxan gogorarazi du. "Gozatzera etorri gara eta ez badakizu egoten, ez zara ongietorria", aldarrikatu du, eta ondoren, hurrengo egunetan disfrutatu eta ondo pasatzeko deia egin du.

Kontzertuen agenda:

APIRILAK 2

  • Nafarroa 1512
  • Maruxak
  • Perlata
  • Ezpalak
  • Skabidean
  • Etxepe
  • Anuk eta Elene
  • Pary & Klariona
  • Dj Bull

APIRILAK 3 

  • Kiliki
  • Tapia eta Leturia
  • Fitoskinak
  • Belako
  • Cumbiako egarriak
  • Odei
  • Bassajaun Sound System
  • Bengo
  • Hofe
  • Siwanaba B2b La Fulana
  • DJ Bull

APIRILAK 4 

  • Pantxoa eta Peio
  • Gozategi
  • Sua
  • Txama
  • Arene 6
  • BKTS
  • Streetwise
  • Xaukena Xauk
  • Kuku & Kene
  • Berakatz
  • Dj Reimy

Gazte Topaguneak ibilbide luzea du. Etxarri-Aranatzen egin zen lehen edizioa 1994an, Jarraik antolatuta, eta ondoren hainbat tokitan egin izan da. Ernaik 13 urte bete ditu aurten, eta azken urteetan erakunde horrek antolatu du gazte independentisten topaketa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X