Pako Letamendia ‘Ortzi’ hil da
Diktaduraren osteko lehenengo urteetan Euskadiko Ezkerrako diputatu izan zen, eta ondoren Herri Batasunan egin zuen ibilbidea. 80ko hamarkada erdialdetik aurrera unibertsitatean aritu zen lanean.
Pako Letamendia ‘Ortzi’ hil da 82 urte zituela. Donostian jaioa, pertsonaia garrantzitsua izan zen ezker abertzalearentzat Francoren diktadura amaitu ondorengo prozesuan.
Hala, Euskadiko Ezkerraren diputatu izan zen Espainiako Kongresuan, 1977ko hauteskundeen ostean, eta 80ko hamarkadan Herri Batasunan sartu zen.
Ezker abertzalearen bueltan ibili zen politikoki, eta Euskal Herriaren autodeterminazioaren defendatzaile sutsua izan zen.
1944ko otsailaren 5ean jaioa, Zuzenbidean lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean, eta Historia Sozialean doktore egin zen Paris 8 Unibertsitatean.
Burgosko Prozesu historikoan defentsa abokatu lanak egin zituen, 1970eko abenduaren 3tik 9ra.
Abokatua, politikaria, idazlea eta irakaslea izan zen. Hamaika liburu argitaratu zituen euskal politikarekin lotuta, eta irakasle izan zen EHUn 1985etik aurrera, Zientzia Politikoen fakultatean.
Zure interesekoa izan daiteke
Estebanek PSEren "immobilismoa" deitoratu du, EAJri euskara blindatzeagatik kritika egin ostean
Aitor Esteban EAJko presidentea "minduta" eta “harrituta” Mikel Torres lehendakariorde sozialistak euskararen inguruan esandakoarekin. Sozialistek duten “inmobilismoa” deitoratu du Estebanek, eta gaineratu du “guztientzat” segurtasun juridikoa lortzeko lanean ari direla jeltzaleak.
Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua datorren astean hasiko dira Gizarte Segurantzaren eskumenaz negoziatzen
Lehendakariak adierazi duenez, Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak "bilera hitzorduak ditu ministerioekin".
Imanol Pradalesek demokraziaren eta bakearen erreferente globala izateko eskatu dio Europari, Gernikako bonbardaketaren urteurrenean
Lehendakariak “historiak erakusten duela dena berriz gerta daitekeela” eta mundu “neoinperial” baten arriskuaz ohartarazi du, gaur egungo nazioarteko testuinguruan.
Juan Mari Aburto publikoaren aurrean agertu da berriro, ebakuntza egin ziotenetik lehen aldiz, EAJren Alderdikide Egunean
Bonbardaketaren 89. urtemuga izango du gogoan Gernikak, Picassoren artelanaren lekualdatzeari buruzko eztabaidaren erdian
Igandeko ekitaldiak 11:00etan hasiko dira, "Memoria Demokratikoaren Lekua" eskulturaren inaugurazioarekin. Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari galdegin dio, aldi baterako, Picassoren Gernika artelana Bilboko Guggenheim museora eraman dezala, bonbardaketaren 90. urteurrenaren kariaz.
Monica Garciak iragarri du Madrilgo Erkidegorako hautagai gisa aurkeztuko dela
Monica Garcia Osasun ministro eta Mas Madrideko buruak 2027ko hauteskunde autonomikoetan alderdiaren hautagaia izateko duen asmoa agertu du, Isabel Diaz Ayuso presidentea "joan" dadin eta egiten dituen "politika kaltegarriak" egiteari utz dezan
EAJk "zer egin eta nola egin" eskaintzen du, Arrizabalagaren hitzetan
"Helburu handiez hitz egin, baina horiek zehazten ez dituztenen aurrean, EAJk zer egin eta nola egin eskaintzen du, proiektuekin eta ausardiarekin" esan du Gipuzkoako EAJko presidenteak. "Horixe da, hain zuzen, bereizten gaituena", gaineratu du. Bukatzeko azpimarratu du beharrezkoa dela amets egitea, baina baita amets horiek gauzatzea ere.
Lanpostu publikoetako euskara eskakizunen inguruan desadostasuna agertu dute Ansolak eta Torresek
Iñigo Ansolak eta Mikel Torresek izpide izan dute Enplegu Publikoaren legea. Ansola jeltzaleak ahalik eta adostasun zabalena lortzea nahi duen bitartean, Torres sozialista haserre agertu da, ez zaizkio gustatu EAJren eta EH Bilduren arteko kontaktuak.
Euskarak Enplegu Publikoaren Legean izan behar duen lekua eztabaidagai alderdien artean
EAJ zuhuarra da balizko akordioaren inguruan, EH Bildu pozik dago jeltzaleak hitz egiteko prest daudelako. PSE-EEk urrun ikusten du akordioa, Sumarrek bezala.