Miren Gorrotxategik ezkerreko aliantza bat eskatu du
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-EBren lehendakarigaiaren ustez, “ez dago denbora galtzerik” eta ezkerreko indarrak deitu ditu “berehala itun bat adostera, krisi honetatik 2008ko akatsak errepikatuta aterako ez garela segurtatze aldera”. Halaber, koalizioa “gobernatzeko prest” dagoela adierazi du eta une egokia dela “’ahal dugu’ leloa Euskadira ekartzeko”.
Koalizioak uztailaren 12an Araba, Bizkai eta Gipuzkoan egingo diren hauteskundeetarako programa, kartela eta leloa aurkeztu ditu prentsaurreko telematiko batean, Miren Gorrotxategi lehendakarigaiak alboan Isabel Salud Ezker Anitza-EBko koordinatzaile nagusia eta Jon Hernandez eta David Soto legebiltzarkidegaiak zituela.
Elkarrekin Podemos-EBk “Podemos gobernar. Gobernatzeko prest” leloa aurkeztuko du hauteskunde autonomikoetan.
Horren aldetik, Gorrotxategik kritikatu du azken urteetan “agerian” gelditu direla “Urkulluren Jaurlaritzak egiteko dituen lanak eta argitara atera dira kudeaketa arazoak”, tartean Zaldibarko zabortegia behera etorri izana edo eskoletako jantokien “eskandalua”, eta “argi eta garbi ikusi da EAJren inguruko pertsonei laguntzen dieten sareak daudela, hala nola De Miguel auzia, Osakidetzaren lan eskaintza publiko dopatuak eta ustez Montai auzi berrian ere”.
Programa
Koalizioaren programaren ikurra “hari berdea” da, eta “gaur bertan” abian jar daitezkeen neurri zehatzak biltzen ditu, Isabel Saludek aletu dituenak: “Industria iraunkorrerako, trantsizio energetikorako eta ekonomia zirkularrerako hitzarmen zabala”, garraio publiko “eraginkor eta kalitatezkoa” eta energia enpresa publiko bat. Gainera, zientzia arloko inbertsioa EAEko BPGaren % 3ra handitzeko asmoa du.
Zerga arloan, Elkarrekin Podemos-EBk “erreforma handia” proposatzen du, kapitalaren errentek ordaintzen dutena laneko errentek ordaintzen dutenarekin parekatuko duena, Jon Hernandezek azaldu duenez, gaur egun “kapitalaren irabaziek eta enpresak zinez gutxi” ordaintzen baitute, langileek “nominetan ordaintzen dute piloarekin” alderatuta.
Koalizioak banku publiko bat sortzea ere proposatzen du, sektore estrategikoetan inbertitzeko, baita enplegu publikorako plan bat eta, David Sotoren hitzetan, zaintza “Legebiltzarreko egunerokoaren erdigunean” jarriko duten neurriak.
Testuinguru horretan, osasun publikoaren aurrekontua “blindatu” nahi dute, BGParen % 7 ere inbertituta, baita egoitzak EAEko sistema soziosanitarioan barneratu ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Atutxa pozik euskal gizarteak "berriro EAJ aukeratu" duelako, EH Bilduren "gorakada ukatu gabe"
Buruzagi jeltzaleak ez du ia zalantzarik egin. Gasteizko Gobernuan azken legealdiotako formula errepikatzeko aukera ziurtzat jo du, horretarako PSE-EEk mahai gainean jarriko dituen baldintzak ere zorroztu egingo direla jakitun.
39 emakumek eta 36 gizonezkok osatuko dute Eusko Legebiltzar berria
Mapa politiko berria marraztu dute igandeko hauteskundeek, eta hori argi ikusiko da Gasteizko Ganberaren eserlekuen koloreetan: EAJk eta EH Bilduk 27na ordezkari izango dituzte, PSE-EEk 12, PPk 7, eta Sumarrek eta Voxek, bana.
1.795.212 herritar daude botoa ematera deituta, Eusko Legebiltzarra berritzeko
09:00etan ireki dituzte hauteslekuak, normaltasunez, eta herritarrek 20:00ak arte eman ahal izango dute botoa. Emaitzak 22:30erako aurreikusita daude.
Gaur amaituko da bizitasuna hartzen joan den hauteskunde-kanpaina
Euskadiko zazpi indar politiko nagusietatik bostek (EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta Sumar) Bilbon itxiko dute kanpaina, eta beste biek (PP eta Vox) Gasteizen.
Igandeko hauteskundeetan parte-hartzeari buruzko datu errealak eskainiko dituzte, lehen aldiz
Orain arte, estimazioak eskaini izan dituzte. Bestalde, lehen zenbaketen emaitzak 21:00ak aldera emango dira eta, ordu t'erdi ondoren, atzerriko bozen faltan, ezagutuko da Eusko Legebiltzarraren argazki berria.
Posta bidezko botoak ia % 11 hazi dira Euskadin, 2016ko hauteskundeekin alderatuta
2020ko datuekin alderatuta, posta bidezko botoak % 54 jaitsi dira. Dena dela, hauteskunde horiek pandemia garaian egin zituzten, ezohiko baldintzetan, eta horrenbestez, baliteke batzuk eta besteak alderatzeak emaitza bitxiak ematea.
Kultura, Osakidetza, langileen soldatak eta autonomoak izan dira laugarren eguneko gai nagusiak
Kanpainaren laugarren egun honetan, hautagaiaek Hezkuntza eta Osasun sistema, autonomen egoera edota langileen soldatak izan dituzte hizpide, besteak beste.
Hauteskunde mahaian egotea egokitu zait, baina ezin dut: zein aukera ematen ditu legeak?
Nahitaezkoa da hauteskunde mahaian egotea, hala egokituz gero. Nolanahi ere, badira legeak aurreikusten dituen hainbat arrazoi, libratzeko. Mahaikide izatea egokitu eta ez joateak, ondorioak ditu.
Egutegia: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako bidea
Datorren asteartean, otsailaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Eusko Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua. Hauteskunde Batzordea martxoaren 1ean eratuko da. Hauteskunde-kanpaina apirilaren 5ean hasi eta 19an amaituko da.
Santano alkatearen "eredu zaharkitu eta agortuaren alternatiba bakarra" dela aldarrikatu du EAJk Irunen
Xabier Iridoy Irungo alkategai jeltzaleak esan du bere alderdia "ilusioz eta konpromisoz" beterik dagoela, garai berri baten lidergoa hartzeko.