KANPAINAURREA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk "eremu tentsionatu" deklaratu nahi du Donostia alokairuaren prezioa arautzeko

Juan Karlos Izagirre alkategaiak gogorarazi du hiriburuan "etxebizitza bat erosteko kostua Gipuzkoan baino bi aldiz handiagoa" dela.
Aizpurua eta Izagirre, Donostian. Argazkia: EH Bildu
Aizpurua eta Izagirre, Donostian. Argazkia: EH Bildu

Juan Karlos Izagirre EH Bilduren Donostiako alkategaiak jakinarazi du Donostia "eremu tentsionatu" deklaratu nahi duela etxebizitza arloan, hiriburu osoan "alokairuaren prezioa arautzeko".

Izagirrek neurri horren berri eman du Donostiako Kursaal Jauregian egin dute mahai-inguruan, Mertxe Aizpurua koalizioaren Kongresuko bozeramailea aldamenean zuela.

Oraindik legea onartu gabe dago, baina EH Bilduren babesa izango du Kongresuan, eta "etxebizitzaren krisiari aurre egiteko tresna berriak" eskainiko ditu, hautagaiaren arabera.

Bere esanetan, krisia "are larriagoa" da Donostian, "etxebizitza bat erosteko kostua Gipuzkoan baino bi aldiz handiagoa" delako, eta azken urteetan alokairuaren prezioa % 45 igo delako.

Horregatik, Izagirrek iragarri du koalizioaren lehentasuna "donostiarrei bizitza proiektua bertan egin ahal izateko aukerak" sortzea izango dela, eta horretarako "ezinbestekoa" dela "etxebizitza eskuratzeko erraztasunak eta bermeak ematea".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X