Abidadura Handiko Trena
2022/04/07 - 11:24
Aburto: ''AHTaren Bilboko geltokia esleitzeko prozesua aurten bukatzea espero dugu''
Bilboko alkateak jakinarazi du duela 10 egun Madrilen egon zela Garraio Ministerioko arduradunekin bilduta tren lasterraren ingurumen eraginaren inguruko txostena eta Abandoko proiektua esleitzearen prozesua azkartzeko asmotan.
2022/02/23 - 11:13
Arriola: "Euskadiko alokairu-politikei bultzada handia eman nahi diegu"
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak Casado bizitzen ari den egoerari buruzko iritzia eman du: "Tristea da Pablo Casadoren bakardadea, krudela da politika".
2022/02/18 - 20:39
EH Bilduk AHTren Iruñea-Gasteiz loturako lanak bertan behera uzteko eskatu dio Espainiako Gobernuari
Azpiegitura hori "garestiegia, eta gizartearen gehiengoak dituen mugikortasun eta garraio beharrentzat desegokia" dela salatu du, eta egungo trenbide sarean gehiago inbertitzea eskatu du.
2022/02/15 - 19:42
Donostia-Baiona tren linea ezartzea aztertzen ari da Euroeskualdea
Gipuzkoa eta Lapurdi lotuko lituzkeen herriarteko trena 2025ean ezarri ahalko litzateke, Donostia eta Irun arteko AHTaren azpiegitura baliatuz
2022/02/10 - 01:15
AHTaren lurpeko geltokiak eraikitzeko lanak "lehenbailehen" abiatzeko eskatu dute Aburtok eta Urtaranek
Bilbon eta Gasteizen AHTaren geltokiak lur azpian eraikitzeko Espainiako Gobernuarekin sinatutako ituna "positibotzat" jo dute bi alkateek, baina ohartarazi dute "asmo oneko agiri bat" dela eta "oraindik dena egiteko" dagoela.
2022/02/09 - 21:54
Horrela doaz AHTko lanak
175 kilometroko ibilbidea izango du guztira. Hiru zatitan banatuta, Gipuzkoakoa, Eusko Jaurlaritzak kudeatu duena, ia %100ean bukatuta dago. Beste bietan, Adifen esku daudenak, ibilbidearen %58 bukatuta dago.
2022/02/09 - 19:32
AHT Bilbon eta Gasteizen integratzeko protokoloak sinatu dituzte Espainiako Gobernuak eta EAEko erakundeek
Bi hiriburuetan geltokiak lurperatzeko konpromisoa berretsi dute akordioek, baina Bilboren kasuan, Basaurik behin-behineko geltokia hartuko du Bizkaiko hiriburuaren lurpeko azpiegitura eraiki bitartean.
2022/02/09 - 18:51
AHT Bilbon eta Gasteizen lurperatzeko protokoloak sinatu dituzte Espainiako Gobernuak eta EAEko erakundeek
Bi hiriburuetan geltokiak lurperatzeko konpromisoa berretsi dute akordioek, baina Bilboren kasuan, Basaurik behin-behineko geltokia hartuko du Bizkaiko hiriburuaren lurpeko azpiegitura eraiki bitartean. Protokoloek ez dute finantziaziorik zehazten.
2022/01/03 - 12:48
Juan Mari Aburto, AHTri buruz: ''Nahiago nuke 2027rako bukatuta egongo balitz''
Bilboko alkatea "erabat baikor" agertu da AHTa martxan jartzearen inguruan, "ez duelako atzera bueltarik", Espainiako Gobernuarekin egindako azken akordioen ostean. Datozen asteetan "Abandora eta lurpetik" sartzea bermatuko duen protokoloa sinatzea espero du Aburtok.
2021/12/30 - 21:51
AHTren Burgos-Gasteiz linearen azterlana onartu dute, 1.200 milioi eurorengatik
Azterlanak bidaiarien zirkulazio esklusiborako linea berria mahaigaineratzen du, eta 50 orduko kilometroko abiadura maximoa.
2021/12/18 - 21:26
Euskal Hirigune Elkargoak ez du dirurik jarriko abiadura handiko trenarentzat
Frantziako Gobernuak eta Akitania Berria eskualdeak aurrekontua eskatzen zioten elkargoari, nahiz eta proiektua ez den euskal lurretara iristen, baina azkenean ezezkoak irabazi du.
2021/12/09 - 10:52
Paris-Hendaia treneko overbooking-ak atzerapenak eta haserreak eragin ditu itzulera operazioan
Txartela izan arren, asko izan dira Bordelen trenera sartu ezinda geratu direnak, beteta zetorrelako Paristik, eta igo diren askok lurrean eserita bidaiatu behar izan dute. Bidaiariek salatu dutenez, tren konpainiak, ez geltokiko arduradunek, ez diete inongo azalpenik eman, ez barkamenik eskatu.
2021/12/03 - 21:53
Bilbok eta Gasteizek lur asko irabaziko dute AHTren geltokien lurperatzeari esker
Dato kaleko geltokia lur azpira sartuta 3,6 kilometroko korridorea irabaziko du Gasteizek, hiriaren erdigunean. Bilbok 100.000 metro karratuko lursaila askatuko du, eta hiria zatitzen duen trenbide-arrakalari amaiera eman. Zabalgunea eta San Frantzisko kalea lotuko ditu eremu berriak.
2021/12/03 - 15:16
Jaurlaritzak kudeatuko ditu Bilbo eta Gasteizko lur azpiko sarbideen lanak
Gasteizen eta Bilbon protokolo bana sinatuko da lanei ekiteko. Gasteizko kasuan, Arabako aldundiak parte hartuko du. Bilbokoan oraindik ez da argitu Bizkaikoa sartuko den. Edozein kasutan Aitor Estebanek ministerioaren jarrera aldaketa azpimarratu nahi izan du.
2021/12/03 - 13:14
EAJk Espainiako Gobernuarekin akordioa lortu du AHTa Gasteizera eta Bilbora heltzeko
Aitor Estebanek esan du "mugarri garrantzitsua" dela trenaren lanak bultzatzeko. Obren kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren esku geratuko da, bi puntutan izan ezik, horiek Adifek egingo baititu.
2021/12/03 - 10:29
Gertu egon daiteke AHTaren Gasteizko eta Bilboko sarreren inguruko akordioa Madrilen
EAJ eta PSOE bilerak egiten ari dira azken orduetan, bi hiriburuetara trena nola iritsiko den zehazteko. Espainiako Aurrekontu Orokorren negoziazioetan kokatzen dira bilera horiek.
2021/11/24 - 16:22
EAJk ez du negoziazioa itxitzat ematen eta AHTri buruzko zehaztapenak espero ditu
EAJk Kongresuan duen bozeramaileak adierazi duenez, Abiadura Handiko Trenari eta EAEko hiriburuetara iristeko prozesuari buruzko zuzenketak egitea espero dute.
2021/11/23 - 18:53
Renferen Gipuzkoako kaosa salatu dute erabiltzaile eta langileek: "10 minutuko atzerapena ospatzekoa da"
"Geltokira joan eta ez dakizu zure trena noiz iritsiko den, ezta pasako den ere". Gipuzkoako Aldiriko Trenaren erabiltzaile eta langileak kexu dira zerbitzuaren gainbeheragatik: 40 minutu arteko atzerapenak, bertan behera geratzen diren trenak, informazio falta eta langile eskasia salatzen dituzte
2021/11/12 - 16:50
Lehendakaria: "Ezin esan Espainiako Gobernuak AHTaren lanez egindako kudeaketa egokia izan denik"
EH Bilduren ustez, azpiegitura "zuloa" da diru-kutxa publikoarentzat, "6.500 miloi euro" gastatuko direlako eta horietatik 2.300 milioi gainkostuak izango direlako.
2021/11/06 - 17:31
Euskal Elkargoak AHTrako 150 milioi euro jartzea nahi du Alain Rosset Akitania Berriko presidenteak
Ipar Euskal Herriko alkateekin bildu da gaur Rosset bi linea berrieninguruan hitz egiteko. 14.000 euroko proiektuaren zati bat euren gain hartzea nahi du. Auzapez gehienak aurka agertu dira. Bestalde, protestak izan dira bileraren atarian.