Adegi
2025/05/28 - 15:12
Adegik "larrialdi industrialaz" ohartarazi du eta eragile politikoei lehiakortasuna bultzatzeko eskatu die
Industria enpresen eskaera zorroa ahul dabil oraindik, eta sektore horretan ez da enplegurik sortzen, Gipzukoako enpresa elkartearen arabera.
2025/03/17 - 12:33
Absentismoari aurreko egiteko plana iragarri du ADEGIk
"Paradigma berri" batetik heldu nahi dio gaiari Gipuzkoako patronalak, eta langileek enpresarekiko "konpromiso handiagoa" izatea bilatuko du.
2025/02/11 - 10:19
Ayerzak ''zorroztasun eza'' salatu du medikuek ''bajak eta altak ematerako orduan''
Jose Miguel Ayerza ADEGIren idazkari nagusiaren hitzetan, "gizarte arazo bat daukagu bajarekiko" eta "sakon" aztertu behar da gaia, "absentismoa guztiontzako delako txarra". "Askotan, bajak eta altak ematerakoan ez da zorrotz jokatzen", esan du.
2024/10/07 - 12:03
Ayerza: "Lanari balorea kentzen ari gatzaizkiola dirudi. Gizarte bezala hausnarketa egin behar dugu"
ADEGIko idazkari nagusiak adierazi du absentismoak eragin zuzena duela enpresen lehiakortasunean eta kezkatuta azaldu da "lanera ez joateko jarreraren" aurrean. Auto elektrikoaren ezarpena azkarregi eta behar bezala planifikatu gabe egin dela esan du eta prozesua moteltzearen alde mintzatu da.
2024/10/07 - 11:28
Ayerza, lanaldia murrizteaz: ''Erronka erakargarria izan daiteke, baina lehiakortasunari eutsita''
Lanaldia murrizteko aukeraz galdetuta, Jose Miguel Ayerza Adegi Gipuzkoako Enpresen Elkarteko presidenteak honako erantzun du: "eztabaida ez da lanorduak jaistea edo ez, eztabaida da lanorduak jaisteko zer lortu behar den, lehiakortasuna ez galtzeko".
2024/10/04 - 17:18
Gipuzkoako industria-enpresak "ahultasun zantzuak" erakusten hasi dira
Adegiren esanetan, ahultasun honek "zerikusi zuzena" du EBko merkatuen eboluzioarekin eta Txinaren presentzia gero eta handiagoarekin. Hala ere, Gipuzkoako egoera ekonomikoak ona izaten jarraitzen du, eta BPGa % 1,8 eta % 2,2 artean igoko dela aurreikusten dute.
2024/05/30 - 16:46
Isabel Busto bihurtu da Adegiko lehen emakume presidentea
Isabel Busto aukeratu dute Gipuzkoako patronalaren presidente gaur goizean egin den Adegiren Batzar Nagusian. Bustok Eduardo Junkera ordezkatuko du karguan, sei urteko agintaldia agortu ondoren.
2024/05/29 - 14:49
Enpresek eskatzen dituzten titulazioak aukeratzeko eskatu die Adegik gazteei
Adegik maiatzean enpresei egindako Koiuntura Inkesta aurkeztu du, eta azpimarratu du badirela beste faktore batzuk gazteek beren bizi-proiektuak garatu ahal izateko eragina dutenak, hala nola etxebizitzaren eskasia eta garestitasuna eta kreditua eskuratzeko zailtasuna.
2024/02/06 - 10:34
Langile kualifikatuak falta direla ohartarazi du Adegik: ingeniariak, teknika eta zientzia arlokoak, bereziki
Adegi Gipuzkoako Enpresen Elkarteko zuzendari nagusiaren arabera, lanbide arteko gutxieneko soldata 1.134 eurora igotzeak "eragin txikia" izango du Gipuzkoan.
2024/02/02 - 14:10
Gipuzkoako ekonomia aurten % 1-2 haztea eta 4.500 lanpostu sortzea aurreikusi du Adegik
Adegi Gipuzkoako enpresen elkartearen arabera, ia hiru enpresatik batentzat (% 31) absentismoa da kezka nagusia, eta kopuru hori hirukoiztu egin da 2023tik.
2023/11/21 - 21:46
Ana Beobide, Juan Luis Cañas, Julian Lazkano, Tomas Letamendia eta Virginia Oreguirentzat, 2023ko Korta sariak
Eusko Jaurlaritzak eta patronalek enpresaburu horiek saritu dituzte Donostian egindako zeremonia batean, beren dohainak eta ahalegina publikoki aitortzeko. ETAk 2000. urteko abuztuan hil zuen Joxe Mari Korta Adegiko presidentea.
2023/10/05 - 15:37
Aurten Gipuzkoako ekonomia % 2 haztea aurreikusi du Adegik, baina ez du geldialdia baztertzen bigarren erdian
Gipuzkoako patronalak 2023an 4.000 lanpostu sortuko direla aurreikusten du.

2023/05/26 - 17:26
Euskidi necesitará 220 000 trabajadores en los próximos siete años
Una de cada cuatro personas se jubilará para 2030. Esto significa que con la población actual no será suficiente para cubrir los puestos de trabajo actuales. Así, Euskadi necesitará al menos 200 000 trabajadores y trabajadoras más para finales de la década.

2023/05/26 - 17:11
Datozen zazpi urteetan 220.000 langile beharko dira Euskadin
Lau pertsonatik batek erretiroa hartuko du 2030erako. Horrek esan nahi du egungo biztanleriarekin ez dela nahikoa izango lanpostuak betetzeko. Hala, Euskadik gutxienez 200.000 langile gehiago beharko ditu hamarkada amaieran.
2023/05/26 - 10:07
Albiste izango dira: Hauteskunde-kanpainaren amaiera, Etxebizitza legea eta euskara izarretan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2023/05/25 - 19:40
Euskadik jaiotza- eta immigrazio-tasa altuagoak behar dituela adierazi du Adegik
Eduardo Junkerak, Gipuzkoako patronaleko presidenteak, jakinarazi duenez, 200.000 pertsona gehiago behar dira Euskadin, hurrengo 10 urteetan langileen % 25ek erretiroa hartzea aurreikusten delako.
2023/05/25 - 09:38
Albiste izango dira: Mugarri zientifikoa, posta bidez bozkatzeko azken eguna eta Adegiren urteko batzarra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/05/24 - 13:38
Adegik aurreikusi du 3.000-4.000 lanpostu sortuko direla aurten Gipuzkoan
Maiatzeko inkestan jasotako datu nagusien artean nabarmendu dute, halaber, Gipuzkoan % 2 haziko dela ekonomia 2023an, iaz baino 2,2 puntu gutxiago.
2023/05/23 - 12:09
ELA eta UGT sindikatuek Gipuzkoako metalgintzako hitzarmen berria sinatu dute Adegirekin
Donostian bildu dira, KPIaren araberako soldata-igoerak aurreikusten dituen sektoreko lan-akordioaren sinadura irudikatzeko. LAB eta CCOO kritiko agertu dira akordioarekin eta ez dute sinatu. Horien ustez, hobekuntza gehiago lor zitezkeen.
2023/05/11 - 13:19
Adegik, ELAk eta UGTk lau urteko indarraldia izango duen Gipuzkoako Metalaren hitzarmena adostu dute
Akordioak % 5eko soldata-igoera jasotzen du tauletan 2023rako, KPIa gehi % 0,7koa 2024rako eta KPIa 2025 eta 2026. urteetarako. Lanaldiari dagokionez, hogei urte baino gehiago murriztu gabe egon ondoren, 2 orduko murrizketa aplikatuko da 2024an.