Albiste izango dira: Mugarri zientifikoa, posta bidez bozkatzeko azken eguna eta Adegiren urteko batzarra
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 25, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Mugarri zientifikoa: Nazioarteko zientzialari talde batek bizkarrezur-muineko lesio bat duen herbeheretar batek berriro ibiltzea lortu du, garunaren eta bizkarrezur-muinaren arteko komunikazioa berrezartzen duen kablerik gabeko zubi digital bati esker. Garikoitz Azkona neurologoarekin aztertuko dugu lorpena.
- Posta bidez bozkatzeko azken eguna: Espainiako Estatuan bizi diren eta aurrez aurre bozkatzera joan ezin diren pertsona guztiek gaur arte dute boto eskubidea erabiltzeko.
- Adegiren urteko batzarra: Gipuzkoako patronalak urteko batzarra egingo du gaur, Enpresa Egunean. Bezperan, ohi bezala, koiuntura ekonomikoaren inguruko inkestaren emaitzak ezagutarazi zituen. Horren arabera, aurten 3.000-4.000 lanpostu artean sortuko dira Gipuzkoan, eta ekonomia % 2 haziko da (iaz % 4,2 hazi zen).