Albiste izango dira: Hauteskunde-kanpainaren amaiera, Etxebizitza legea eta euskara izarretan
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 26, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Hauteskunde kanpainaren amaiera: M28aren atarian, hauteskunde-kanpainaren azken txanpan murgilduta daude indar politikoak; izan ere, botoa mobilizatzeko eta zalantzati daudenak konbentzitzeko azken ahalegina egingo dute gaur udal eta foru hauteskundeei begira, tokiko erakundeetan eta Batzar Nagusietan ordezkaritza lortzeko.
- Etxebizitza legea: Etxebizitza Eskubidearen aldeko Legea gaur, ostiralarekin, sartu da indarrean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta. Hori horrela, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak egin baino lehen egongo da martxan.
- Euskara izarretan: Nazioarteko Astronomia Batasunak Euskal Herriko Unibertsitate Publikoaren (EHU/UPV) proposamena onartu du, eta historian lehen aldiz planeta batek eta bere izarrak euskarazko izenak izango dituzte: Su eta Gar.
Zure interesekoa izan daiteke
12 atxilotu Baionan, bizitzaren garestitzea salatzeko protesten hirugarren larunbatean
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean