Etxebizitza legea, indarrean
Etxebizitza Eskubidearen aldeko Legea gaur, ostiralarekin, sartu da indarrean, Estatuko Aldizkari Ofizialean behin argitaratuta. Hori horrela, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak egin baino lehen egongo da martxan.
Araudiaren neurri gehienak gaur bertan sartu dira indarrean (alokairuen prezioari muga jartzearena, besteak beste), baina alokatzaileentzat Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) aurreikusitako pizgarriak 2024ko urtarrilaren 1era arte atzeratu dituzte.
Negoziazio bide malkartsua izan du arauak, eta M28ko hauteskundeen atarian desblokeatu zuten PSOEk, Unidas Podemosek eta ERC eta EH Bildu taldeek, akordioa erdietsita. Senatuak maiatzaren 17an onartu zuen, koalizio gobernua osatzen duten taldeen eta Gobernua babesten duten ezkerreko indarren aldeko botoarekin. Ifrentzuan, EAJk eta eskuineko beste alderdi batzuek bozkatu zuten. Aurrez, hilabete lehenago, onetsi zuen Kongresuak.
Esan bezala, atzo kaleratu zuen araua BOEk, Estatuko Aldizkari Ofizialak.
Legearen giltzarri nagusiak
Testuak muga jarriko die alokairuen prezioei. Aurten, ezingo dira % 2 baino gehiago igo, eta 2024an % 3an ezarriko da muga; 2025erako, indize berri bat sortuko dute, KPIaren bilakaeraren azpitik beharko duena. Espainiako Estatistika Institutuak ezarriko du tasa 2025eko urtarrilaren 1erako.
Halaber, tentsio handiko guneak zeintzuk diren zehaztuko du. Bi baldintza hauetako bat bete beharko da izendapen hori jasotzeko: hipoteka edo alokairua eta gastuak ordaintzeko zenbatekoa familien batez besteko errenta baino % 30 handiagoa izatea edota azken bost urteotan salmenta edo alokairuaren prezioa KPIa baino % 3 gehiago igotzea.
Bestalde, alokairua sustatzeko neurri gisa, bi urte baino gehiagoz etxebizitza hutsik duten jabeek % 50 eta % 150 arteko gainkargua izango dute Ondasun Higiezinen gaineko Zergan.
Gainera, maizter zaurgarrien kasuetan, alokairu kontratuak urtebetez luzatu ahalko dira. Etxegabetzeen kontrako hainbat neurri ere jasotzen ditu legeak: debekatuta egongo dira ordu eta datarik gabeko etxegabetzeak, eta horiek atzeratzeko formulak erantsi ditu.
Etxebizitza, kanpainaurreko gai izarretako bat
M28ko hauteskundeen atarian eztabaidatzeagatik, kanpainaurreko hizpideetako bat izan da. EAEn, tentsioak eragin zituen Eusko Jaurlaritzako bazkideen artean (EAJ eta PSE-EE), jeltzaleek uste baitute legeak eskuduntzak urratzen dituela. Horren harira, EAJk gogor egin zuen EH Bilduren kontra legea babestu eta erkidegoena den eskuduntza batean Espainiako Gobernuari "alfonbra gorria jartzeagatik".
Espainiako Estatuan, Pedro Sanchezek hainbat iragarpen egiteko baliatu du: besteak beste, Sareb-en etxebizitzen ingurukoak, Defentsa Ministerioaren lur-sailak alokairuzko etxebizitzak egiteko bideratzekoa edo hipotekaren % 20ri aurre egiteko ICOren abalak ematekoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.