Industria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako industria-enpresak "ahultasun zantzuak" erakusten hasi dira

Adegiren esanetan, ahultasun honek "zerikusi zuzena" du EBko merkatuen eboluzioarekin eta Txinaren presentzia gero eta handiagoarekin. Hala ere, Gipuzkoako egoera ekonomikoak ona izaten jarraitzen du, eta BPGa % 1,8 eta % 2,2 artean igoko dela aurreikusten dute.
Jose Miguel Ayerza, Isabel Busto eta Patxi Sasigain, ostiral honetan. EFE.
Jose Miguel Ayerza, Isabel Busto eta Patxi Sasigain, ostiral honetan. EFE.

Industria arloko enpresak hasiak dira Gipuzkoan "ahultasun zantzuak" erakusten, nahiz eta egoera ekonomikoa, oro har, ona den lurraldean. BPGa % 1,8 eta % 2,2 artean igoko dela aurreikusten dute adituek, baita 3.500 eta 4.000 soldatapeko enplegu garbi sortzea ere. 

Isabel Busto Adegiko presidenteak, Jose Miguel Ayerza Adegiko zuzendariak eta Patxi Sasigain Adegiko Lehiakortasun eta Berrikuntza Saileko zuzendariak eskaini dituzte datuok ostiral honetan, testuinguru ekonomikoa aztertu eta patronalak enpresen artean egiten duen inkestaren ondorioak aurkeztearekin batera. 

Bustok ohartarazi duenez, batez ere esportazio profileko enpresak dira "ahultasun zantzuak" dituztenak, eta joera hori zuzenean lotuta dago Europar Batasuneko merkatuen eboluzioarekin, Alemaniakoarekin batez ere, non Volkswagen bera, esaterako, lantegiak ixtea pentsatzen ari den, konpainiaren historian aurrenekoz. 

Ayerzak zehaztu duenez, egoera ez dago soilik trantsizio ekologikoarekin eta auto elektrikoarekin lotuta, Txinak sektoreko merkatuan duen presentzia gero eta handiagoarekin baizik. Horren hitzetan, "kostu ertain eta baxuko autoen" segmentuan, bereziki, "lehiakortasuna erronka" bihurtu da dagoeneko. 

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X