Adegik Donostian duen egoitzan pintadak egin dituzte eta margoz lohitu dute
Inork ez du erasoa bere gain hartu. Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Muriel Larrea Gipuzkoako PPren presidenteak pintadak gaitzetsi dituzte.
Adegi patronalaren Donostiako egoitzaren homa nagusia pintura gorriz zikindu dute eta inskripzio handi bat egin dute: "Euskal Herri langilearen etsaiak".
Horrez gainera, Miramonen dagoen eraikinaren albo batean margoa jaurti dute eta Adegiren kartela pinturaz zikindu dute.
Inork ez du erasoa bere gain hartu.
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak erasoa "erabat" gaitzetsi du sare sozialetan, eta "errespetuaren eta elkarrizketaren" alde egin du.
Bestalde, Gipuzkoako PPko presidenteak, Muriel Larreak, ere "irmo" gaitzetsi ditu pintaketa horiek, eta azpimarratu du onartezina dela lurraldean "enpresa, aberastasuna eta enplegua sortzen dutenen aurka aritzea".