Adegi
2023/04/28 - 08:59
ELAk, CCOOk eta UGTk aurreakordioa lortu dute elikagaien patronalarekin, eta ez da grebarik egongo Gipuzkoan
LABek "nahikoa ez" den akordio baten aurrean "amore ematea" leporatu die beste sindikatuei. Greba gaurko eta astearterako zegoen deituta.
2023/04/21 - 09:34
Jose Maria Ruiz Urchegui hil da, 25 urtez Adegiko idazkari nagusi izandakoa
76 urte zituela hil zen atzo enpresaburu eta ekonomialaria. Gipuzkoako patronalaren buruzagitzan, industriaren birmoldaketa garaia eta ETAren indarkeriaren sasoi gogorrenetako bat egokitu zitzaizkion.
2023/03/28 - 22:47
EH Bilduk Langileen Estatutu propio baten alde egin eta patronalen "diskurtso hegemonikoa" kritikatu du
Pello Otxandiano EH Bilduko programa zuzendariak eta Iker Casanova Bizkaiko ahaldun nagusigaiak hartu dute parte Bilboko Euskalduna jauregian egindako ekitaldian. 'Industria politikarako oinarriak' dokumentua aurkeztu dute.
2023/02/03 - 15:30
Adegik 2.000 eta 2.500 enplegu artean sortzea espero du aurten
Gipuzkoako enpresariak duela hilabete batzuk baino itxaropentsuago daude. Ekonomia atzeraldian sartuko zen beldurra badirudi atzean geratu dela eta orain diote euren merkatuen egoera apur bat hobea dela.
2023/01/07 - 19:06
Ehungintza merkataritzako langileak kalera atera dira merkealdiaren hasieran lan-hitzarmen "duina" eskatzeko
ELAk greba egunak deitu ditu hilaren 11n eta 21ean, Adegi eta Gipuzkoako Merkatariak patronalak jaramonik ez dietela egiten salatzeko.
2022/10/11 - 12:47
Junkera: "Denok estutu behar dugu gerrikoa: enpresek, langileek, akziodunek eta ogasunek"
ADEGI Gipuzkoako Enpresen Elkarteko presidentearen hitzetan, gaur egun euskal enpresen egoera ona da, baina "atzeraldiaren mamua hor dago". Eragile guztiek euren "eskuzabaltasuna eta elkartasuna" agerian uzteko ordua dela uste du.
2022/10/07 - 11:22
Ayerza (Adegi): "Europa mailan, energiaren prezioak mugatu behar dira enpresak bideragarriak izateko"
Gipuzkoako Enpresarien Elkarteko zuzendari nagusiaren arabera, enpresak zaindu egin behar dira aberastasuna sortzen jarraitzeko eta ongizate maila mantentzeko.
2022/10/05 - 13:46
Gipuzkoako enpresek uste dute merkatuaren egoerak okerrera egingo duela, dio Adegik
Gipuzkoako enpresarien elkarteak adierazi duenez, lurraldeko enpresetako kezka nagusiak dira lehengaien eta energiaren hornidura eta kostua, lan kostu handiak, soldata igoerak eta salmenten errentagarritasunaren jaitsiera. Aurreikuspena da Gipuzkoako BPG % 4 haztea.
2022/07/26 - 20:45
UGTk, "bakarka", eraginkortasun mugatuko hitzarmen bat sinatuko du Gipuzkoako egoitzetan
UGTk bakarrik langileen ordezkaritzaren % 9 du sektorean. ELAk, aldiz, % 60ko gehiengoa du, eta akordioa "antidemokratikotzat" jo du. LABek ia % 20ko ordezkaritza du, eta gertatutakoa "oso larria" dela uste du.
2022/07/18 - 15:23
Isabel Bustok 2023ra arte jarraituko du Confebaskeko presidente karguan
Joan den maiatzean, Eduardo Zubiaurrek kargua aldi baterako utzi zuen arrazoi pertsonalengatik, eta Bustok hartu zuen ardura. Orain, patronalak jakinarazi du enpresari eibartarra ez dela itzuliko.
2022/05/24 - 16:24
Merkatuaren egoera normala dela edo indartzen ari dela uste dute Gipuzkoako enpresaien % 87k
Adegiren arabera, lantegi gehienetan salmentak igo egin dira, ia %2, eta plantilla handitzeko asmotan dira. Halere, lehengaien prezioak eta kostuak orohar garestitu izana irabazi txikiagoak uzten dituzte. Horregatik, zalantzak dituzte etorkizunera begira.
2022/05/09 - 22:42
Zer ikasi behar da lana azkar lortzeko?
Gipuzkoako enpresak aurreikusten du 80.000 langile beharko dituela datozen urteetan. Adegi Gipuzkoako patronalak egindako inkesta baten arabera, 10 enpresatik 8k ez omen du nahi duen hautagaia topatzen.
2022/03/23 - 15:18
Hamarretik bederatzi lantegik arazoak dituzte osagaiak ekartzeko edo produktua ateratzeko Gipuzkoan
Industrian, eraikuntzan, zerbitzuetan... Arlo guztietan du eragina garraiolarien grebak. Orohar, Gipuzkoan, hamar enpresatik bederatzik arazoak dituzte hornidura katean, lehengaiak jasotzeko edo ekoizpena ateratzeko. Adegik, alarma egoeran daudela salatu du.
2022/03/18 - 16:29
Confebaskek azkar ekiteko eskatu die erakundeei "kolapso ekonomiko eta industriala" saihesteko
Euskal patronalak ohartarazi duenez euskal enpresen egoera maldan behera doa eta "egun gutxitan" itxi beharrean izan daitezke haietako asko; horregatik, hilaren 29an onartu asmo duten Ukrainako gerrari aurre egiteko Plan Nazionalari itxaron gabe neurriak hartzea galdegin du.
2022/03/18 - 15:30
Garraiolariek Gipuzkoara eraman dituzte gaur mobilizazioak
Adegiko egoitzatik pasa dira eta Batzar Nagusietatik, enpresarien eta erakundeen babesa eskatzeko. Jaurlaritzaren deiaren zain daudela ere esan dute.
2022/03/09 - 12:14
Gipuzkoako enpresen bi heren Ukrainako gerraren eta Errusiari jarritako zigorren ondorioak sufritzen hasi dira
Enpresa horien fakturazioa lehengaien, hornidura eta energiaren kostuen igoeraren ondorioak pairatzen ari da. Enpresariek jardunaldia murrizteko edo lan-kontratuak behin-behinean baliogabetzeko tresnak eskatu dituzte.
2022/02/04 - 15:41
Gipuzkoako enpresariek aurten 5.000 enplegu sortzeko asmoa dute
Zalantzak ikusi arren, Gipuzkoako enpresariak itxaropentsu daude 2022. urteari begira. 10 enpresatik 9k, hain zuzen, suspertze bidean daudela diote, eta ia enpresa guztiek aurten enplegua sortuko dutela.
2022/01/27 - 13:42
LABeko militanteek lan-erreformaren aurkako protesta egin dute ADEGIren egoitzan
LABeko dozenaka militante ADEGI Gipuzkoako patronalak Donostian duen egoitzan sartu dira, lan-erreformaren aurkako protesta gisa, sindikatuak ostegun honetarako deitu duen berrindikazio jardunaldiaren barruan.
2022/01/27 - 13:24
LABeko hainbat militante Adegiren egoitzan sartu dira, lan erreformaren aurka protesta egiteko
Gipuzkoako Enpresen Elkarteak gaitzetsi egin du "LABek indarrez egin duen erasoa", eta iragarri du salaketa jarriko duela.
2021/10/13 - 19:01
EAEko patronalek Espainiako Gobernuari eskatu diote energiaren prezioaren dekretua birpentsatu dezala
Confebaskek eta Adegi, Cebek eta Sea lurraldeetako elkarteek, lege-dekretu horrek industrian "ondorio oso negatiboak" izango dituela ohartarazi dute.