Gipuzkoako enpresek uste dute merkatuaren egoerak okerrera egingo duela, dio Adegik
Gipuzkoako BPG % 4 haziko da 2022an, Adegi Gipuzkoako enpresarien elkartearen iritziz, hau da, "urte hasierako aurreikuspenen maila baxuan". Asteazken honetan aurkeztutako txostenean, Adegik zehaztu du lurraldeko enpresetako kezka nagusiak direla lehengaien eta energiaren hornidura eta kostua, lan kostu handiak, soldata igoerak eta salmenten errentagarritasunaren jaitsiera. Aurreikuspena da, halaber, merkatuaren egoerak okerrera egitea, ondorengo hilabeteotan.
Izan ere, Adegik zehaztu duenez, egungo egoera enpresek apirilean aurreikusitakoa baino okerragoa da. Enpresen fakturazioaren hazkundeak bultzada galdu du, eskaerek % 4 egin baitute behera; enpresen % 15ek plantillak handitzea aurreikusi dute, eta % 17,5ek, aldiz, murriztea.
Salmenten errentagarritasunari dagokionez, enpresen % 52rentzat jaitsi egin da, Adegiren esanetan, eta % 3rentzat soilik igo da. Hori guztia kontutan harturik Gipuzkoako enpresen % 71,5ek uste du hornikuntzen kostuetan goranzko joerari eutsiko diotela. Horrek, enpleguaren sorreran ondorio negatiboa izan dezakeela uste du enpresarien elkarteak, batez ere industrian eta merkataritza- eta ostalaritza-zerbitzuetan. Hori bai, 2022an, batez beste, soldatapeko 5.000 enplegu garbi inguru sor litezke, 2021eko datuekin alderatuta.
Txostenaren arabera, enpresen konfiantzak mailak ere behera egin du, baina oraindik enpresen % 80k uste du merkatuaren egoera, oro har, normala dela, eta enpresen % 30ak uste du merkatua surpetze egoeran dagoela.
Aurreikuspen ezkorrak
Datozen hilabeteei begira, hori bai, enpresak nabarmen ezkorragoak dira. % 32k atzeraldia aurreikusten dutenen bitartean, % 17, 5ak soilik ikusten dute susperraldia.
Fakturazioaren hazkundeak ere indarra galdu du, baina, Adegik azaldu duenez, azken hiru hilabeteetan enpresen batez besteko fakturazioa % 0,8 igo da aurreko hiruhilekoaren aldean (% 0,5 barne-merkatuan eta % 1,9 kanpo-merkatuan). Igoera, batez ere, zerbitzuen sektoreari zor zaio ( % 2,9), eta atzetik dago eraikuntzaren sektorea (% 1,1). Industrian, aldiz, egoera bestelakoa da, ia gelditu egin baita hazkundea, % 0,2ko igoerarekin, eta eskaera-mailak ere, % 4 egin du behera aurreko hiruhilekoaren aldean.
Ekoizpen-ahalmenaren erabilera-maila % 84koa da, apirilekoa baino pixka bat txikiagoa, baina iazko erregistroa baino handiagoa. Horrez gain, lehengaien eta energiaren hornikuntza eta kostua dira kezka nagusia, eta, ondoren, lan kostu eta soldata igoera handiak eta salmenten errentagarritasunaren jaitsiera.
Hornikuntzen kostuak goranzko joerari eutsi dio enpresen % 71,5entzat, apirilean baino 13 puntu gutxiago. Batez beste, % 9,5 inguruko igoera izan da.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.