Adinekoentzako egoitzak
2022/06/22 - 15:56
Gipuzkoako adinekoen egoitzetan beste lau greba egun deitu dituzte ELAk eta LABek
Ekainaren 30erako eta uztailaren 1, 14 eta 15erako deitu dituzte lanuzteak sektorearen egoera "jasanezina" salatzeko. Beharginek 258 greba egun egin dituzte dagoeneko, eta, azken bost urteetan, "blokeatuta" egon da negoziazioa.
2022/06/05 - 15:56
Adinekoek bertsolarien bizi-poza jaso dute, ''Adin-adin'' egitasmoa baliatuta
Andoni Egaña eta Oihana Iguararen txanda. Hitzordua, Beasaingo Arangoiti egoitzan. Hantxe, entzulego zintzoa eta esker onekoa. Bertsoak, alaitasuna zabaltzeko bitarteko ez ezik, adinekoengan eragin terapeutikoa ere badutela erakutsi digute. "Adin-adin" egitasmoaren xedea, bete-betean lortu dute.
2022/05/30 - 14:49
Bizkaiko adinekoen egoitzetako laugarren greba eguna
Bizkaiko adinekoen egoitzetako ehunka langile kalera atera dira gaur goizean lan-baldintzak hobetzea eskatzeko.
2022/05/30 - 13:15
Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileek hitzarmena berritzea eskatu dute laugarren greba egunean
ELAk azpimarratu duenez, laugarren greba-egun honen jarraipena "oso zabala izan da, nahiz eta ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak izan".
2022/05/22 - 13:39
Egoitzak bizikidetza-unitate bihurtzeko prozesua abiatu dute Bizkaian
Getxoko udal-egoitza da unitate txikien ereduarekin lan egiten duen lehena. 2023ko amaierarako bizikidetza-unitateetan antolatutako foru-erantzukizuneko plazen % 35 izatea da helburua.
2022/05/21 - 01:55
ELAk "onartezintzat" jo du adinekoen egoitzetako patronalen poposamena
Sindikatuak adierazi duenez, "negoziazio borondate errealik" egon ezean, ez du "fikziozko mahai negoziatzaile batean" parte hartuko. Hori dela eta, greba luzatuko du "orain arte mahaigaineratutako eduki guztiak jasoko dituen hitzarmena lortu arte".
2022/05/18 - 18:57
ELAk eta LABek greba deitu dute Bizkaiko erresidentzietan maiatzaren 30ean
Lan kargen aurrean langile kopurua igotzea eta lan-baldintzak hobetzea dira bi sindikatuek lanuzteetan eskatuko dituzten aldarrikapen nagusiak.
2022/05/14 - 20:18
Sektoreko "hitzarmen duina" eskatu dute Nafarroako egoitzetako langileek
Beste greba egun batean, manifestazioa egin dute gaur Iruñean. Negoziazioetan parte hartzeko eta sektoreko lehen hitzarmena finantzatzeko eskatu diote sindikatuek Nafarroako Gobernuari.
2022/04/19 - 17:37
Nola erabili beharko genuke musukoa derrigortasuna bukatutakoan?
Kanpoaldean derrigortasuna bertan behera gertatu zen bezalaxe, oraingoan ere pertsona batzuek jarraitu behar izango dute musukoa eramaten. Alabaina, zein eraman beharko lukete? Noiz?
2022/04/12 - 18:47
Urte amaieran hasiko dira Adinberri zahartze osasungarriko zentroa eraikitzeko lanak
Gipuzkoako Foru Aldundiak zentroaren obrak lizitatu ditu 59 milioi euroko balioarekin. Adinberri Pasaian kokatuko den eraikin multzoak zahartzeari eta mendekotasunari arreta emateko erreferentziazko zentroa izan nahi du.
2022/04/12 - 16:32
Gipuzkoako Foru Aldundiak argi berdea eman dio Adinberri zentroaren eraikuntzari
Adinberri Pasaian egingo den zahartzaroaren erreferentzia zentroa eraikitzeko obrak gaur lizitatu dira. 59 miloi euroko lanak 2026. urtearen amaieran bukatzea aurreikusi dute. Azken hamarkadako obrarik garrantzitsuena da.
2022/03/28 - 14:26
Arabako Foru Aldundiak adinekoen egoitzak berregituratuko ditu eta etxeko zaintza sustatuko du
"Iraupen Luzeko Zainketen Estrategia" aurkeztu diete ahaldun nagusiak eta Gizarte Politiketako diputatuak sektoreko eragileei.
2022/03/17 - 14:13
Bizkaiko adinekoen egoitzetako lan gatazka konpontzeko inplikazioa eskatu diote Foru Aldundiari
Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileek hainbat mobilizazio egin dituzte, ELAk eta LABek deituta, Foru Aldundiaren inplikazioa eskatzeko gatazkaren konponbidean.
2022/02/23 - 08:28
Bizkaiko Foru Aldundiak Barakaldoko adinekoen egoitza bat itxiko du, egoiliarrak zaintzarik gabe uzteagatik
Ikuskatze batek arau-hauste "oso larriak" antzeman ditu Leireko Andre Maria egoitzan. Martxoaren 5ean itxi beharko ditu ateak eta Bizkaiko Foru Aldundia bertan dauden 10 egoiliarrentzako alternatiba bila ari da.
2022/02/21 - 08:59
Eskandalua Frantziako adinekoen egoitzetan
Eztabaida hau Asanblada Nazionalera iritsi da, hauteskunde kanpaina pil-pilean dagoenean. Iturri ezberdinek egoitza pribatuen eredu hau zalantzan jarri dute, etekina lortzeko helburua nagusi dutelako, zainketen kalitatea kontuan izan gabe.
2022/02/16 - 14:47
Lau pertsona hil dira Gipuzkoako egoitzetan covid-19aren ondorioz azken astean
37 pertsona hil dira azaroaren 29tik Gipuzkoako egoitzen sarean. Bestalde, 265 positibo daude gaur egun; hau da, aurreko astean baino 134 gutxiago.
2022/02/16 - 14:46
Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek bilera eskaera berri bat erregistratu dute Foru Aldundian
Langileek manifestazioa egin dute Donostiako Boulevardetik Gipuzkoako plazara, Foru Aldundiaren atariraino. "Sektorearen egoera tamalgarriaren aurrean Administrazioak duen erantzukizuna" gogorarazi nahi izan dute greban 257 egun daramatzaten langileek.
2022/02/15 - 15:58
Arabako egoitzen egoera "nabarmen" hobetu da, 54 adineko baino ez baitaude kutsatuta
Halaber, azken astean ez da inor hil koronabirusarekin, eta aurreko zazpi egunetan sei izan ziren hildakoak.
2022/02/08 - 15:48
Bizkaiko erresidentzietako langileek greba egin dute lan-baldintza duinak eskatzeko
Patronalak lan-hitzarmena blokeatuta duela salatzen dute, eta Aldundiari soluzio bat exijitu diote. Sindikatu guztiek babestu dute greba, baina mobilizazioak nork bere aldetik egin ditu.
2022/02/08 - 14:12
Sei pertsona hil dira covid-19ak jota Arabako adinekoen egoitzetan eta zazpi Gipuzkoakoetan
Araban behera egin du kutsatuta dauden adinekoen kopuruak; 147 daude guztira. Gipuzkoan, aldiz, gora egin du; 399 dituzte bertan.