Greba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sektoreko "hitzarmen duina" eskatu dute Nafarroako egoitzetako langileek

Beste greba egun batean, manifestazioa egin dute gaur Iruñean. Negoziazioetan parte hartzeko eta sektoreko lehen hitzarmena finantzatzeko eskatu diote sindikatuek Nafarroako Gobernuari.
Manifestazioa egin dute gaur Iruñean. Argazkia: EFE.
Manifestazioa egin dute gaur Iruñean. Argazkia: EFE.

Nafarroako zahar-etxeetako langileek beste greba-egun bat egin dute larunbat honetan, sektoreko lehen hitzarmenaren negoziazioa hauspotu nahian. Zentzu horretan, ELA sindikatuko Josetxo Mandadok adierazi du badela garaia "errekonozimendutik eta txaloetatik ekintzetara pasatzeko". Hala esan du gaur Iruñean, ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek deitutako manifestazioaren aurretik.

Sindikatuek grebara deitu dute bi aldeen arteko negoziazioa ixteko aukera oso urrun dagoenean; azaldu dutenez, patronalak akordiorako tarte txikia uzten du eta Nafarroako Gobernua ez da "behar adina" inplikatzen.

Datorren ostegunean negoziazio-mahaiaren beste bilera bat egingo dute. Horretan, "patronalak 6.000 langile ingururen onurarako akordiorik eskaintzen ez badu", sindikatuek ez dute baztertzen grebak maizago egitea.

Mandadok azaldu duenez, langileek eskatzen dutena da pixkanaka sektore publikokoaren antz handiagoa hartzen joango den hitzarmen bat, "lan berdina eginda, baldintzak berdinak izan behar direlako". "Hau zerbitzu publikoa da, nahiz eta Nafarroako Gobernuak pribatura bideratu", azpimarratu du.

Sindikatuek Nafarroako Gobernuari, Eskubide Sozialen titularra den heinean, negoziazioetan gehiago inplikatzeko eta hitzarmena finantzatzeko eskatzen diote.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Un centenar de trabajadores han participado en la movilización



REMITIDA / HANDOUT por ESK

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

10/4/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tentsioa, Tubos Reunidosen: langileen zati batek grebarekin jarraitu ala ez bozkatzeko eskatu du

Gehiengo sindikalaren estrategiarekin kritikoak diren langileek erreferendumean bozkatu nahi dute grebarekin jarraitu ala ez; sindikatu nagusiek, ordea, uko egiten diote horri. Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak ohartarazi duenez, Tubos Reunidosen etorkizunaren zati bat jokoan dago gaurko bileran, eta guztiak batera arraun egiteko deia egin du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X