Alberto Núñez Feijóo
2022/04/18 - 13:41
EAJk Nuñez Feijoori eskatu dio ''aurrez aurre'' jartzeko, eta ez ''profilez'', Voxen aurrean
Josune Gorospek Alberto Núñez Feijoo PPko presidente berriari eskatu dio ez hitzartzeko, Gaztela eta Leonen gertatu den bezala, "adierazle demokratikoak betetzen ez dituzten alderdiekin".
2022/04/11 - 23:05
Mañuecok hasieratik zuritu nahi izan du akordioa ultraeskuinarekin
Ez du bere alderdiaren presidentearen babes fisikoa izan, agenda arazoak antza denez, ahaleginduko da kargu-hartze egunerako. Ana Pastorrek ordezkatu du. Bai izan da Vox ultraeskuineko alderdiaren burua, Santiago Abascalek uste du "formula egokia" dela Moncloara iristeko.
2022/04/07 - 22:49
Gobernuaren eta oposizioko alderdi nagusiaren arteko elkarrizketa bidea berreskuratu da Moncloako bilerarekin
Sanchez Espainiako presidenteak eta Feijoo oposizioko lider berriak bilera izan dute ostegun honetan. Besteak beste, Botere Judizialaren Kontseilua berritzeko negoziazioei berrekitea adostu dute. Bestelakoan, Feijook adierazi du bilera ez dela emankorra izan.
2022/04/07 - 17:35
Sanchezek eta Feijook BJKN eta Auzitegi Konstituzionala berritzeko negoziazioa berriz abiatzea adostu dute
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia (BJKN) duela hiru urte berritu behar zuten, baita Auzitegi Konstituzionalaren zati bat ere.
2022/04/07 - 14:06
Pedro Sanchezek Alberto Núñez Feijoo hartu du Moncloan
Moncloan egiten ari diren bileran, Sanchezek eta Feijook krisiari, kanpo-politikari edo Botere Judizialaren berrikuntzari erantzuteko balizko akordioak aztertuko dituzte.
2022/04/04 - 12:05
Iturgaiz, Feijoo hautatua izan ostean: "PPn oso ondo itxi dugu hemorragia"
EAEko PPren presidentearen hitzetan, bere alderdiari loteria egokitu zaio Alberto Nuñez Feijoo presidente berriarekin. "Kudeatzaile ibilbide handia dakar", esan du. EAEn ere kongresua egingo dute, beste autonomia erkidegoekin batera.
2022/04/03 - 17:29
Andaluziako eta Galiziako PPko kideak hautatu ditu Feijook bere zuzendaritza berrirako
Sevillan egin duten Kongresuan, PP berrituko bost idazkariorde berri izendatu ditu Alberto Nuñez Feijook. Ostegunean Sanchezekin bilduko da Feijoo.
2022/04/03 - 16:00
Ez dago euskal herritarrik Feijooren gertuko taldean
Alberto Nuñez Feijook Esteban Gonzalez Pons eta Miguel Tellado aukeratu ditu arlo Instituzional eta Lurralde Antolaketako idazkariorde gisa, Carmen Navarro Politika Sozialen buru, Pedro Rollan Lekuko Politika eta Politika Autonomikoaren arduradun eta Juan Bravo Ekonomian.
2022/04/02 - 19:42
Espainian "aldaketa gosea" dagoela esan du Feijook, PPko presidente izendatu berritan
Alberto Nuñez Feijo galiziarra aukeratu dute PPren presidente alderdiaren XX. Kongresuan, botoen % 98,35ekin.
2022/04/02 - 01:15
Feijook Galiziako PPko nukleo gogorra sartu du bere Batzorde Betearazlean
Aznarrek, "itxaropentsu, erreparorik gabeko" babesa adierazi dio Feijoori. Hala ere, "ezin dugu huts egin", ohartarazi du. Rajoyk gogorarazi duenez, bere alderdiak "batasunari eutsi behar" dio. Rajoyren hitzetan, batasun hori mantentzea "guztien erantzukizuna da".
2022/04/01 - 22:05
Casadok iragarri du diputatu izateari utziko diola
Gainera, PPn ere kargu bat izateari uko egin dio orain arte alderdiko presidentea izandakoak. Bere agintaldian zehar utzitako ondarea aldarrikatu du Casadok, "alternatiba fidagarri eta sinesgarria" eraiki duelako, eta orain Feijoori "Moncloaren atarian" dagoen Alderdi Popularra emango diolako.
2022/03/31 - 16:18
Feijook Cuca Gamarra proposatu du PPren idazkari nagusi kargurako
'Popularrek' Kongresuan duten bozeramailea eta alderdiko koordinatzaile nagusia Feijooren 'bigarrena' izango da, hortaz, asteburuan egingo duten kongresuaren ostetik alderdiak abiatuko duen garai berrian.
2022/03/13 - 23:48
Alfonso Alonso: "Noizbait izango da PPren kongresu bat Euskadin, eta gustatuko litzaidake parte hartzea"
Euskadiko PPko presidente ohiak nabarmendu duenez, ez du politika publikora itzultzeko asmorik, baina bigarren mailatik arituko dela dio, "Feijook non behar nauen, hantxe".
2022/03/11 - 13:43
Feijook Voxetik bereizi nahi du orain: "Hobe da Gobernua galtzea populismotik irabaztea baino"
Donald Tusk Europako Alderdi Popularraren presidenteak Gaztela eta Leongo ituna "ezusteko triste" bezala definitu zuen ostegunean. Zentzu horretan, Tuskek espero du "ezbehar" bat izatea, eta ez "joera" bat.
2022/03/10 - 23:45
PPren Batzarreko Batzorde Antolatzaileak Feijoo izendatu du hautagai bakar gisa
Batzordeak adierazi duenez, baldintzak betetzen dituen hautagai bakarra da, 55.580 abal aurkeztu ostean. Alexia Herranzek, aurkeztutako beste hautagaiak, ezin izan ditu lehiatzeko adina abal bildu.
2022/03/10 - 13:05
Nolakoa izango da Feijooren aroa PPko presidente bezala?
(Jatorrizkoa gaztelaniaz). Anton Losada kazetaria eta politigoaren eskutik, Alberto Nuñez Feijoo ezagutu dugu, Alderdi Popularraren barruan eta Galiziako Xuntako presidente bezala.
2022/03/10 - 07:35
Alberto Nuñez Feijook 55.000 abal aurkeztu ditu PPko presidentegai izateko
Alderdia gidatzeko hautagai batek inoiz aurkeztu duen babes kopururik handiena da. Nuñez Feijook adierazi duenez, herritarrei entzun nahi die eta alternatiba sendo eta sinesgarria eskaini.
2022/03/09 - 10:58
Oyarzabal: "Feijoo buruzagi sendoa da, Espainian alternatiba demokratikoa indartzeko pertsonarik egokiena"
PPren Arabako presidenteak onartu du berealdiko krisia izan duela bere alderdiak. "Ayusorekin izandako liskarrek, espioitza akusazioek eta errugabetasun presuntzioa zapaltzeak behea jotzera eraman dute Casado", esan du.
2022/03/02 - 14:00
Alberto Nuñez Feijoo: ''Hausnartutako erabakia da, baina presaz harturikoa''
Alberto Nuñez Feijook PPren presidente izateko hautagaitza formalki berrestea saihestu du, baina "azken asteetako gertakariek" erabakia arindu dutela adierazi du. Hala ere, Xuntako presidenteak azpimarratu du ez duela Galizia "hilabete barru" uztea aurreikusten.
2022/03/02 - 13:40
PPko presidente izateko hautagaitza aurkeztuko duela iragarri du Feijook
"Presaz baina ondo hausnartutako erabakia" izan dela azaldu du Xuntako presidenteak, eta "hilabetean behintzat" ez dela Galiziatik joango esan du.