KRISIA PP-N
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alberto Nuñez Feijook 55.000 abal aurkeztu ditu PPko presidentegai izateko

Alderdia gidatzeko hautagai batek inoiz aurkeztu duen babes kopururik handiena da. Nuñez Feijook adierazi duenez, herritarrei entzun nahi die eta alternatiba sendo eta sinesgarria eskaini.
Alberto Nuñez Feijook 55.000 abal aurkeztu ditu PPko presidentegai izateko
Alberto Nuñez Feijook 55.000 abal aurkeztu ditu PPko presidentegai izateko. Argazkia: EFE

Alberto Nuñez Feijoo Xuntako presidenteak PPko hurrengo presidentea izan nahi du eta bart 55.000 abal baino gehiago aurkeztu ditu alderdiak Madrilgo Genova kalean duen egoitza nagusian. Alderdia gidatzeko hautagai batek inoiz aurkeztu duen babes kopururik handiena da hori. 2018ko ekainean, PPren lehen hauteskunde primarioetan, Pablo Casado  hautagaiak 5.000 abal baino gehiago erregistratu zituen eta Maria Dolores Cospedalek, garai hartan PPren idazkari nagusi zenak, 3.200 abal inguru.

Atzo kazetarien aurrean egin zuen agerraldian adierazi zuenez, herritarrei entzun nahi die eta alternatiba sendo, moderatu eta sinesgarria eskaini

Azken urteetan, baina bereziki azken boladan, politikarekiko aldentze bat hautematen du Nuñez Feijook, banaketarako joera eta egun agintean dagoen gobernuarekiko etsipena. Horren aurrean, "erantzun eta estilo berriak ekarriko dituen politika berri bat" defendatu du.

Nuñez Feijook ez ezik, 120 abal inguru aurkeztu dituela iragarri du Alexia Herranz Valentziako militanteak. Hautagaitza onartzeko 100 behar dira.

Gauzak horrela, PPren Kongresua antolatzeko ardura duen Hauteskunde Batzordeak gaur iragarriko ditu PPren presidentegai izateko onartu diren hautagaitzak.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X