Alderdi Politikoak
2025/06/28 - 18:12
Alberto Martinez Osasun sailburuak lortutako akordioaren inguruko balantzea egin du Ituna onartu eta biharamunean
Osasun Ituna onartu eta biharamunean Alberto Martinez elkarrizketatu du ETBk. Osasun sailburuaren esanetan, "astelehenean bertan" lanean hasiko dira, herritarrek, gradualki bai, baina lehenbailehen aldaketak sumatu ditzaten, Lehen Arretan, batez ere. Martinezek gaineratu duenez, Itun honekin etorkizuneko euskal Osasun Sistemaren oinarriak finkatu dituzte.
2025/06/24 - 14:46
Cerdanek Gorenari eskatu dio datorren astelehenean egingo duen adierazpena zuzenean emititzea
Benet Salellas abokatuak argudiatu du beharrezkoa dela agerraldia jendaurrean emititzea ahabildetzea, kasuaren garrantzia eta Cerdanek jasaten duen epaiketa paraleloa kontuan hartuta.
2025/06/16 - 13:20
Santos Cerdanek PSOEn baja eskatu du eta militante izateari utziko dio
Pasa den ostegunean PSOEren Antolakuntza idazkari gisa dimisioa eman ostean, astelehen honetan utzi egingo du diputatu akta.
2025/06/16 - 13:11
PSOEk Jose Luis Abalos kanporatu du, espedientea ireki eta 15 hilabetera
Alderdi Sozialistaren Batzorde Exekutibo Federalak Garraio ministro izandakoa alderditik kanporatzea onartu du. Bestalde, Santos Cerdan Antolakuntza idazkari ohiak gaur entregatuko du diputatu akta.
2025/06/14 - 22:46
Santos Cerdanek astelehenean entregatuko du diputatu akta
PSOEko antolakuntza idazkari ohiak errugabea dela esaten jarraitzen du, eta dena muntaia bat dela iradoki du. PPk, bere aldetik, Sanchezen aurkako balizko zentsura mozio baten aldeko agertokia irekiko dela uste du.
2025/06/14 - 20:18
Gazako Martxan parte hartzen ari zen ordezkaritza hoteletik atera dutela salatu du Euskadiko Podemosek
Israelek Gazan laguntza humanitarioa sartzeko ezarritako blokeoa amaitzeko helburuz antolatutako mundu martxan parte hartzen ari diren hamaika ekintzaile hoteletik atera dituzte, autobus batean sartu, eta, badirudi, Kairora daramatzatela.
2025/06/13 - 16:14
PPk "konplize" izatea leporatu die inbestidurako bazkideei eta Sumarrek konfiantza hautsi dela onartu du
Alderdi Popularrak "ustelkeriaren aroa" amaitzeko eskua luzatu die Sanchezen inbestidura babestu zuten talde politikoei.
2025/06/13 - 07:51
Albiste izango dira: Cerdan auzia, BBK Bilbao Music Legends Fest eta Israelek Irani eraso egin dio
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/06/08 - 21:45
Pedro Sanchezen kontrako pintaketak egin dituzte Lasarteko PSE-EEren egoitzan
Kanpoaldeko pertsianan, Pedro Sanchezen aurpegia marraztu dute, eta "korruptoak", "traidoreak" eta "txakurrak" idatzi. PSE-EEk "onartezina" eta "elkarbizitzaren kontrako erasoa" dela adierazi du, eta "intolerantziarekin" eta "gorrotoarekin" lotu du.
2025/06/03 - 09:50
Albiste izango dira: Unibertsitatera sartzeko probak, gobernu kontseilua Añanan eta Osasun Itunaren bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/25 - 17:52
EAJ-PSEren gobernua defendatu eta EH Bildu eta PP kritikatu ditu Estebanek Azkoitiko batzokiaren inaugurazioan
EBBko presidenteak Azkoitiko batzokiaren inaugurazioan parte hartu du, eta, bertan, Euskadi gidatzen jarraitzeko euren "eredua eta indarra" aldarrikatu ditu. Euskara Europar Batasunean ofiziala izan dadin datorren astean Espainiako Gobernuak Bruselan aurkeztuko duen proposamenaz ere aritu da.
2025/05/23 - 13:57
Lehendakariak migrazio politika "erantzukidea eta humanitarioa" aldarrikatu du diskurtso populisten aurrean
Halaber, Imanol Pradales lehendakariak azpimarratu du Euskadik lan egiteko prest dauden pertsonak behar dituela, izan autoktonoak edo migranteak, eta kualifikazio maila ezberdina dutenak.
2025/05/21 - 13:33
Neurri sozial batzuetan ezarritako ''blokeoa'' amaitu behar dela ohartarazi dio EH Bilduk Sanchezi
Mertxe Aizpurua EH Bilduren bozeramailearen esanetan, ez du balio datu ekonomiko onei eutsi eta horretara mugatzea, eta erabakiak hartzeko eskatu dio. Sanchezek, bere aldetik, erantzun dio neurri sozialak ez daudela blokeatuta.
2025/05/20 - 10:42
Jeltzaleen eta sozialisten arteko polemika, migrazioaren gaia dela eta
Euskadik "behar duen immigrazioa" jasotzen ote duen galdetu zuen lehendakariak eta gobernu-kideen arteko talka politikoa eragin du horrek. Marisol Garmendiak eskuineko "haitzulora" hurbiltzea leporatu dio EAJri, eta EBBk erantzun du: "Kontuan hartuko dugu".
2025/05/16 - 12:04
Euskadi eta Espainiaren arteko gatazkak Konstituzionalaren esku gelditzea nahi dutela esan du Vaquerok
EAJk gaur bertan erregistratuko du Auzitegi Konstituzionalaren lege organikoa aldatzeko proposamena. EAJk diputatuen kongresuan duen bozeramaileak esan du unibertsitateko tituluen homologazioa gatazka horren adibide dela.
2025/05/14 - 11:51
Sanchezek Abalosi beldurra diola dio Feijook; Sanchezek mezu horiek argitaratzea delitua dela azpimarratu du
Kongresuko kontrol saioan, Espainiako presidentearen eta oposizioaren liderraren arteko ika-mika azken egunetan argitaratu diren Sanchezen mezuek sortu dute.
2025/05/12 - 15:02
Filtratu egin dira Sanchezek eta Abalosek elkarrekin trukatutako mezuak, ministro ohia inputatu aurrekoak
Erreakzio politiko oldea ekarri du informazioak, baina PSOEk, oraingoz, esan du "ezagunak ziren eta inolako ekarpenik egiten ez duten mezu pribatuak" direla. PPk eskatu du hauteskundeak aurreratu ditzatela, Sanchezek Abalosen ustelkeria kasuen berri zuelakoan.
2025/05/08 - 15:49
Muga-zergei aurre egiteko dekretua onartu du Kongresuak, Juntsen babesarekin eta Podemosen abstentzioarekin
Espainiako Gobernuak 14.000 milioi euro baino gehiago mobilizatuko ditu, eta horietatik gutxienez 7.400 milioi finantzazio berria dira.
2025/05/06 - 15:52
Lanaldiaren murrizketa onartu du Ministroen Kontseiluak, Kongresuan babesak ziurtatuta ez dituela
Testua Kongresuan eztabaidatu eta onartu beharko dute, eta bertan giroa gaiztotu berri zaio Espainiako Gobernuari, Juntsek osoko zuzenketa aurkeztuko duela iragarri baitu. Yolanda Diazek, baina, garrantzia kendu dio eta "negoziatzeko tartea" badagoela nabarmendu du.
2025/05/06 - 13:56
Jonan Fernandez EAJren aholkulari izendatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Urkullu lehendakari zela, Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusi izan zen, eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza idazkaritzaren ardura ere izan zuen.