Albiste izango dira: Unibertsitatera sartzeko probak, gobernu kontseilua Añanan eta Osasun Itunaren bilera
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko ekainaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Unibertsitatera sartzeko probak: Gaurtik ostegunera bitartean unibertsitatera sartzeko probak egingo dituzte 17.000 ikasle baino gehiagok Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. LOMLOEk bultzatutako gaitasunetan oinarritutako proben eredu berriarekin egingo den lehena izango da. Ohiko memorizazioaren ordez analisia eta aplikazio praktikoa lehenetsiko dira.
- Gobernu kontseilua Añanan: Imanol Pradales lehendakariak eta sailburuek astearteroko gobernu bilera Gesaltza Añanan egingo dute. Ondoren, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak kazetarien aurrera agertuko dira bileran hitz egindakoaren berri emateko.
- Osasun Itunaren bilera: Osasun Itunaren aldeko Mahaiak bederatzigarren bilera egingo du gaur, hilabete honetan bertan akordioa adosteko asmoz. Gaurko bileraren atarian, baikor mintzatu da Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, nahiz eta batzuei konpromisoa hartzeko beldurra ikusten dien. Martinezen arabera, akordioa lortzeko oztopo nagusia pribatizazioen gaia da, baina ziur agertu da hilabete honetan bertan ituna itxiko dutela.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.