Andaluzia
2021/06/13 - 14:48
Zupiriak babes komunitario "oso altua" aurreikusi du udazkenerako
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azpimarratu du, aurten, Gobernu zentralak sarritan "ahaztu duela" espainiarra Estatu "autonomikoa eta asimetrikoa" dela.
2021/06/12 - 22:05
Gizon bat atxilotu dute Jaenen, bikotekidea autorekin harrapatu eta hiltzeagatik
Atxilotuak berak eman zuen harrapaketaren berri, eta Guardia Zibila autopsiaren zain dago, gertatutakoa argituko duelakoan.
2021/06/11 - 10:29
Gizon batek 17 urteko neska-lagun ohia hil du Sevillan
Hilketa matxista Estepa udalerrian gertatu da eta 23 urteko gizonak hiltzailea dela onartu du. Ekainaren 3tik falta zen Rocio Caiz adin txikikoa.
2021/05/27 - 12:15
Gizon batek emakume bat hil du Sevillan
Biktimak 65 urte zituen eta gurpildun aulkian mugitzen zen. Goizean topatu dute haren gorpua, eta handik gutxira atxilotu dute 43 urteko gizonezkoa, ustezko hiltzailea delakoan.
2021/05/21 - 14:51
"Magallaes-Elkano" ibilbidea bultzatzeko batu dira EAE eta beste lau erkidego
Ekimenaren helburua da lurralde horien turismoa sustatzea, Andaluziatik Gipuzkoako kostaldera, munduari lehenengoz bira eman ziotenetik bost mende bete diren honetan.
2021/05/11 - 10:53
Hauek dira erkidego bakoitzean indarrean dauden neurriak
Maiatzaren 9an alarma-egoera bertan behera gelditu ostean autonomia erkidego gehienek etxeratzeko agindua eta itxiera perimetrala kendu dituzte.
2021/04/26 - 23:15
Auzitegi Gorenak bi urte eta erdira murriztu du Juana Rivasi ezarritako zigorra
Zigor Arloko Salaren arabera, akusatuak delitu bakarra egin zuen, eta ez bi, bere garaian Granadako Auzitegiak ebatzi bezala.
2021/04/14 - 10:46
Janssen txertoaren banaketa atzeratzearen eragina aztertuko dute gaur erkidegoek
70 eta 79 urte bitarteko herritarren txertaketari bultzada emateko erabili behar zen. Orain, AstraZenecaren txertoa 60 urtez azpikoei eskaintzea proposatuko dute hainbat erkidegok.
2021/04/03 - 16:48
Sevillako ostalariek 45 milioiko irabaziak izango zituzten euskal zaleak bertan egonda
Eguneko 5000-6000 euroko fakturazioa espero zuten erdiguneko jatetxeek eta tabernek. Hoteletan iaz izan zituzten erreserbak bertan behera geratu ziren.
2021/03/31 - 11:36
Txertaketa estrategiaz arituko dira gaur Osasun Ministerioaren eta erkidegoen bileran
Janssen etxearen txertoa adineko pertsonei ematea eta AstraZenecaren erabilera zabaltzea erabaki du Osasun Publikoaren Batzordeak.
2021/03/11 - 08:58
AstraZeneca txertoa 65 urte artekoei ematea erabaki dezake gaur Espainiako Gobernuak
Andaluziak, Kataluniak eta Madrilek egina diote eskaria Osasun Ministerioari. Europako beste zenbait herrialdetan dagoeneko 55etik gorakoei jartzen ari dira.
2021/03/10 - 19:07
Ayusok hauteskundeak aurreratu ditu eta oposizioak zentsura mozioak aurkeztu ditu
Murtzian PPk eta Ciudadanosek gobernu ituna hautsi izanak lurrikara politikoa sortu du Espainian, eta Madrilera eta Gaztela eta Leonera ere zabaldu da.
2021/01/27 - 10:49
4 gradutik gorako hainbat lurrikara izan dira Granadan
Asteburuan 4,4ko astindua izan ondoren, lurrak dar-dar egin du berriro Granada inguruan. Alkateak lasaitasun mezua zabaldu die herritarrei eta etxean egoteko eskatu.
2021/01/27 - 10:40
4 gradutik gorako hainbat lurrikarak Granada astindu dute
Granada hiriburuan, Udaltzaingoak jakitera eman duenez, ez dago kalte pertsonalik ezta materialik ere, baina jendea kalera atera da izuturik.
2021/01/23 - 22:06
Zauritu bat eta kalte material asko Granadan izandako lurrikaran
4,4 indarreko lurrikara bat izan da Granadan, asteko hamalaugarrena. Zauritu bat izan da, etxeko tximiniaren zati bat gainera erorita. Epizentroa Santa Fen izan da, hiriburutik 15 bat kilometrora.
2021/01/13 - 07:54
Gizon batek bi emakume larri zauritu ditu Malagan, azidoa botata
Emakumeetako batek erredurak ditu gorputzaren % 45ean eta oso larri dago; besteak, erredurak ditu gorputzaren % 25ean eta larri dago. Erasotzaileak, berriz, ihes egin du.
2020/11/29 - 15:26
Adingabeen pornografiarekin lotutako hiru gizon identifikatu dituzte
Lehenengo informazioak Hernaniko Ertzain-etxean jaso zituzten. Madrilen, Malagan eta A Coruñan bizi diren hiru pertsona horiei eginbideak ireki dizkiete.
2020/11/29 - 14:52
Pornografia egiteko Gipuzkoako eta Arabako adingabeak erakartzen zituen sare batek
Madrilen, Malagan eta A Coruñan bizi diren hiru gizoni eginbideak ireki dizkie Ertzaintzak. Orain arte lau biktima, guztiak adingabeak, 12 urtetik 15 urtera bitartekoak, aurkitu dituzte.
2020/11/09 - 21:45
Kantabrian eta Andaluzian areagotu egin da kezka azken orduetan
Espainiar Estatuan 512 pertsona hil dira asteburuan. Positiboen kopuruak ere goraka jarraitzen du autonomia erkidego gehienetan.
2020/11/01 - 16:39
Madrilen, Logroñon, Malagan eta Santanderren izan dira bart liskarrak
Hirugarren istilu gaua izan da Espainian. Madrilgo liskarretan 32 atxilotu eta 12 zauritu egon dira. Poliziaren aurka oldartzeaz gainera, denden aurka ere egin dute Logroñon manifestariek.