epaiaren berrikuspena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzitegi Gorenak bi urte eta erdira murriztu du Juana Rivasi ezarritako zigorra

Zigor Arloko Salaren arabera, akusatuak delitu bakarra egin zuen, eta ez bi, bere garaian Granadako Auzitegiak ebatzi bezala.
Juana Rivas, epaiketa egunean. Artxiboko argazkia: EiTB Media
Juana Rivas, epaiketa egunean. Artxiboko argazkia: EiTB Media

Auzitegi Gorenak bost urtetik bi urte eta sei hilabetera murriztu du Juana Rivasi adingabeak bahitzeagatik ezarritako kartzela-zigorra.

Zigor Arloko Salak partzialki onartu du amaren helegitea, eta aurretik ezarritako zigorra erdira jaitsi du. Bahitutako adingabeak bi izan baziren ere, delitu bakarra egin zuela ebatzi dute orain, eta ez bi, hasieran Granadako Auzitegiak esan bezala.

Auzia 2017ko udan gertatu zen. Orduan, ama horrek bi seme-alabekin alde egin zuen, adinganbeak aitari ez entregatzeko. Haurrak harengandik babesteko egin zuela argudiatu zuen. Izan ere, Francesco Arcuri italiarra kondenatu egin zuten 2009an, Rivasi erasotzeagatik. Gainera, 2016an, emakumeak berriz salatu zuen gizona, tratu txarrak ematea leporatuta.

Gizonak umeen desagerpena salatu eta gero, Juana Rivasek haurrak entregatu zituen, Granadan.

Granadako Auzitegiak eta bertako 1 zenbakiko Epaitegiak orduan ebatzi zutenez, akusatuak bi delitu egin zituen, bi adingabe bahitzeagatik.

Orain, baina, Gorenak azaldu du delituak ez direla pilatu behar, eta, horrenbestez, delitu bakarra egin zuela.

Haurrak Italian daude orain, akusatuaren bikotekide ohiarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X