Andoni Ortuzar
2021/03/27 - 18:36
Ortuzarrek "aberrigintzan inplikatzeko" deia egin die gazteei
Jeltzaleen presidenteak EGIren Kontseiluan hartu du parte. Esan duenez, Estatutua betetzetik "gertu" dago, eta Euskadik "une historikoa" bizi du.
2021/03/23 - 21:03
EAJk eta PSE-EEk oposizioarekin akordioak egiteko prestutasuna berretsi dute
Bi alderdietako buruzagien batzarrarekin, lehendakariak oposizioarekin egin duen bilera-sorta itxi eta aztertu dute. Oposizioa kexu zen euren proposamenak atzera botatzen dituztelako.
2021/03/16 - 09:24
EAJk Euskalduna Jauregian ospatuko du Aberri Eguna
Militanteek ezingo dute Euskaldunako ekitaldi politikora joan. Hala ere, urtero bezala, balkoietan ikurrina jartzera animatu dituzte.
2021/02/23 - 21:34
Miren Larrionen dimisioak erreakzio ugari eragin ditu Arabako panorama politikoan
Dimisioa ezustea izan da euskal politikan eta bereziki Gasteizkoan. EH Bildutik diote, atzoko oharraz aparte, ez dutela bestelako azalpenik ematea aurreikusten.
2021/02/23 - 12:03
Larrionekin ''zer gertatu den'' azaltzeko eskatu dio Ortuzarrek EH Bilduri
Andoni Ortuzarren ustez, EH Bilduk besteei eskatzen dien "argitasuna" erakutsi beharko luke kasu honetan eta Larrionekin zer gertatu den azaldu beharko luke.
2021/02/15 - 18:50
Euskal alderdien erreakzioak, Kataluniako hauteskunde emaitzen harira
Ordezkari politikoek eta lehendakariak Kataluniako emaitzak baloratu dituzte.
2021/02/14 - 09:56
Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusi ohia hil da
EAJk nabarmendu du Araban "oinarri" izan zela alderdi horren osaketan. 69 urte zituen, eta gaixotasun luze baten ondorioz hil da Agirre.
2021/01/31 - 15:44
Esan duenarekin, Jose Luis Sabas EAJtik kanpo kokatu dela uste du Ortuzarrek
Gotzone Sagardui salburua guztiz babestu du EBBko presidenteak. Gainera, Donostiako Alde Zaharreko gertakarien atzean ezker abertzaleko gazteak daudela esan du.
2021/01/31 - 13:14
Ortuzarrek Sagardui babestu eta EH Bilduri "mozkorra borroka" hauspotzea egotzi dio
EAJko presidentearentzat, oposizioa txertaketa irregularren "txiklea luzatzen saiatzen ari da", baina gaiak ez du "gehiagorako ematen".
2020/12/10 - 22:01
Ortuzar aukeratu dute hirugarren aldiz EAJko presidente
Andoni Ortuzarrek beste lau urtez zuzenduko EAJ. Euzkadi Buru Batzarrean hiru aurpegi berri soilik egongi dira: Nerea Melgosa, Xabier Barandiaran eta Peio Etxeleku.
2020/12/10 - 21:42
Andoni Ortuzar aukeratu dute hirugarren aldiz EBBko presidente
Andoni Ortuzar hirugarrenez Euskadi Buru Batzarreko presidente aukeratu du jeltzaleen Aberri Batzarrak. Zuzendaritza berriaren izendapena Euskalduna jauregian ofizial egin dute.
2020/11/24 - 19:20
Ortuzar EAJko presidente izango da berriro
Ez da beste hautagaitzarik aurkeztu EBBko presidentetzarako. Barne prozesua bukatzeko egin ohi duten Batzar Nagusia atzeratu egin dute, pandemia egoera dela eta.
2020/11/24 - 12:51
Ortuzar: "Espainiako Gobernuak 30 urte daramatza txertaketa kanpainarik egin gabe"
EAJk ia lotuta utzi du aurrekontuen babesa, eta laster jakinaraziko du: "Bide onetik goaz". EBBko presidenteak berretsi egin du berriro hautatuko dutela EAJ zuzentzeko.
2020/11/24 - 11:14
Ortuzarrek adierazi du aurrekontuen negoziazioa ''bide onetik'' doala
Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, azken orduetan aurrerapausoak eman dira eta gaur bertan ezagutu daiteke dugu negoziazioen emaitza.
2020/11/09 - 09:18
Urkulluk EAJrekin eta PSE-EErekin amaituko du alderdiekin hasitako bilera erronda
EAJtik Andoni Ortuzar presidentea eta Joseba Egibar bozeramailea joango dira batzarrera; PSE-EEtik, ostera, Idoia Mendia idazkari nagusia eta Eneko Andueza bozeramailea.
2020/10/12 - 13:32
Abian da EAJren zuzendaritza berritzeko prozesua
Aurreikuspenen arabera, Andoni Ortuzar egungo presidenteak hirugarren agintaldia egingo du. Abenduaren 12an eta 13an egingo dute alderdiaren Batzar Nagusia.
2020/10/09 - 12:45
Ortuzar: "Oposizioak eskatzen duena egin ezean, inposatzailetzat hartzen zaituzte"
Aurrekontuen negoziazioa azkartzeko Espainiako Gobernuak duen "presa" kritikatu du. Bestalde, EH Bilduk "erakunde borroka" aukeratu duela eta Elkarrekin Podemos "nahastuta" dabilela esan du.
2020/09/27 - 17:07
COVID-19aren krisiari aurre egiteko "batasuna eta erantzukizuna" eskatu ditu Ortuzarrek
Mezu politikoa zabaldu du EBBk, pandemiaren ondorioz Alderdi Eguna bertan behera utzi behar izan eta gero. Forondako zelaietan, Andoni Ortuzar presidente jeltzaleak osasun egoera gogora ekarri du.
2020/09/27 - 15:28
EAJk "batasuna, elkarrizketa eta akordioa" eskatu ditu, ez "pankarta eta istilua"
"Grebak eta aldarrikapenak baino gehiago, berrespenak egiteko garaian bizi gara", defendatu du Antoni Ortuzar EBBko presidenteak.
2020/09/22 - 13:59
EAJk ez du aurten Alderdi Eguna ospatuko
Iraileko azken iganderako aurreikusita zegoen Alderdi Eguna ez egitea erabaki du EBBk. Hala iragarri du Andoni Ortuzarrek Twitterren.