Andoni Ortuzar
2024/03/31 - 17:47
Ortuzarrek botoa mobilizatzeko eskatu, eta EH Bildu bere benetako asmoak "ezkutatzen" ari dela iradoki du
Apirilaren 21ean garaipen "argia" lortzeko, botoa emateko deia egin du Urkulluk lehendakari gisa bizi izan duen azken Aberri Egunean. Pradalesek ongizatea eta agenda globala eta humanista jarri ditu ardatz.
2024/03/31 - 16:24
''EAJren eredua'' defendatu du Imanol Pradalesek, ''etorkizun hobea'' izateko
Aberri Egunaren ospakizunetan, bere benetako asmoak "ezkutatu" izana egotzi dio Andoni Ortuzar EAJren presidenteak EH Bilduri. Iñigo Urkullu lehendakariak, berriz, "urte hauetan eskainitako konfiantza" eskertu dio euskal gizarteari.
2024/02/19 - 14:21
Legealdian emandako "konfiantza eta babes leiala" eskertu die lehendakariak Ortuzarri eta Anduezari
Urkullu EAJren eta PSE-EEren buruekin bildu da goizean, eta koalizioa "emankorra" izan dela azpimarratu die. Ortuzarrek eta Anduezak lehendakariaren "lan ona, dedikazioa eta zorroztasuna" nabarmendu dute.
2024/02/19 - 12:05
Amaitu da egoera politikoa aztertzeko Urkulluk, Anduezak eta Ortuzarrek Ajuria Enean izandako bilera
Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeak noiz izango diren oraindik ezagutzen ez denean ospatu da bilera. Egungo egoera politikoa aztertzeaz gain, azken legealdiaren balorazioa ere egin dute.
2024/02/16 - 14:43
Urkullu Ortuzarrekin eta Anduezarekin batzartuko da astelehenean Ajuria Enean
Lehendakariak hauteskundeak noizko deituko dituen puri-purian dagoenean izango da bilera.
2024/01/25 - 22:32
Ortuzar (EAJ): ''Guggenheim Urdaibairen proiektuaren alde gaude, baina ondo egin behar da''
Andoni Ortuzar EBBko presidenteak esan du ez dagoela kontraesanik alderdiaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean Guggenheim Urdaibairen proiektuaren inguruan. "Alde gaude, baina ondo egin behar da", ziurtatu du.
2023/12/19 - 15:45
Usansolo udalerri independente izateko araudia eta EAEko lan-hitzarmenen nagusitasuna onartu dituzte
Pedro Sanchezen inbestiduraren aurretik, PSOEk eta EAJk adostutako puntuetako bi dira gaur Ministroen Kontseiluak onartu dituenak.
2023/12/18 - 22:40
EAJk Herri Biltzar berria inauguratu du Biarritzen
Ipar Euskal Herriko zazpigarren Herri Biltzarra da sortutako berria. Jeltzaleak pozik agertu dira alderdi gisa garatzen jarraitzen dutelako, eta Andoni Ortuzar EBBko presidenteak esan du EAJ dela Ipar eta Hegoaldearen arteko harremanak sendotzeko tresna eraginkorrena.
2023/12/15 - 14:54
Itxaso Atutxaren hitzak babestu ditu Ortuzarrek, eta zentsura-mozioa aukera bat dela berretsi du
EBBko presidenteak adierazi duenez, ez daki EH Bildurekin hitz egin den mozio hori aurkezteko. Nolanahi ere, bere ustez, Gernika-Lumoko alkateak ez du bere konpromisoa bete.
2023/11/29 - 11:17
Ortuzar: "Ez dugu erabaki Urkullu bazter uztea, ondorengotza kontu bat da"
EBBko presidenteak adierazi duenez, "agenda politiko eta soziekonomikoa beteta dator", alegia, "hiru legealdi iraungo duten prozesuak daude abian". Horregatik, Ortuzarren esanetan, EAJk beharrezkotzat jo du belaunaldi berriei lekua egitea, eta 12 urtez agintean egon daitekeen norbait hautatzea.
2023/11/28 - 12:39
PSE-EErekin "gobernu sendoa" errepikatzea espero du Ortuzarrek
EAJren EBBko presidenteak azaldu duenez, Imanol Pradales lehendakarigai gisa proposatzeko erabakia aho batez hartu zuen zuzendaritzak, "epe ertain luzera begira" eta bizpahiru legegintzaldirako.
2023/11/26 - 13:14
''Azken hiru legealdietan egindako lana'' eskertu dio Ortuzarrek Urkulluri
Esker oneko hitzak eskaini dizkio EAJren EBBko presidenteak lehendakariari, Sabino Aranaren heriotzaren 120. urteurrenaren harira Sukarrietan izandako ekitaldi politikoan.
2023/11/25 - 15:45
Imanol Pradales EBBren lehendakarigai izatea proposatu dute, Ortuzarrek baieztatu duenez
Hala adierazi du Andoni Ortuzarrek, larunbat honetan EAJren EBBk ezohiko bilera egin ostean. Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saileko diputatua da egun Pradales.
2023/11/25 - 15:09
Imanol Pradales lehendakarigai izatea proposatu die EBBk alderdikideei
Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saileko foru diputatua da. EBBk alderdia gidatuko duen "belaunaldi berri bati bidea zabaltzen" dio horrela.
2023/11/24 - 14:51
Ortuzar (EAJ) eta Turull (Junts) Bilbon bildu dira Esteban eta Nogueras lagun zituztela
Bi alderdietako buruak eguerdian bildu dira EAJren Bilboko egoitzan. EAJko ordezkari nagusiak Turullekin egin duen hirugarren bilera publikoa izan da.
2023/11/24 - 12:02
''Mesfidantza handia dago Junts eta PSOEren artean'', Turullek onartu duenez
JxCateko idazkari nagusiaren arabera, horregatik eskatu zituzten nazioarteko bitartekari eta egiaztatzaileak. Bestalde, jakinarazi du Andoni Ortuzar EAJren presidenteak bitartekari lanak egin zituela bi alderdietako ordezkariak Bizkaiko baserri batean bildu zitezen; han ezagutu zuen Santos Cerdan.
2023/11/19 - 14:59
"Garai berri baterako autogobernu berria" eskatu du Ortuzarrek, euskal errealitate nazionala aitortuko duena
EAJko presidenteak autogobernua "garai berrietara" egokitzeko beharraz hitz egin du, Euskaditik bertatik hasita, administrazio "arinagoak, hurbilagoak, irekiagoak eta parte-hartzaileagoak" bultzatuz.
2023/11/10 - 14:37
Dokumentua: EAJren eta PSOEren arteko akordioaren testu osoa
Deskargatu PDF formatuan bi alderdiek adostutako testua.
2023/11/10 - 14:04
PSOEren eta EAJren akordioak falta diren eskumenak transferitzea eta nazio aitorpenaz negoziatzea bermatzen du
EAJk Sanchezen aldeko botoa emango du inbestidura saioan. "Akordio ona da Euskadirentzat, oraingo autogobernua betetzeko bidean aurrerapauso garbia eman delako eta etorkizunean autogobernua negoziatzeko oinarriak ezarri direlako, hori guztia bi prozesuetarako gehienez ere bi urteko epean".
2023/11/10 - 13:46
PSOEk eta EAJk Pedro Sanchez presidente izendatzeko akordioa sinatu dute
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidente eta PSOEko idazkari nagusiak inbestidura akordioa sinatu du gaur Andoni Ortuzar EAJko presidentearekin.