INBESTIDURA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSOEren eta EAJren akordioak falta diren eskumenak transferitzea eta nazio aitorpenaz negoziatzea bermatzen du

EAJk Sanchezen aldeko botoa emango du inbestidura saioan. "Akordio ona da Euskadirentzat, oraingo autogobernua betetzeko bidean aurrerapauso garbia eman delako eta etorkizunean autogobernua negoziatzeko oinarriak ezarri direlako, hori guztia bi prozesuetarako gehienez ere bi urteko epean".
Iragarkia
acuerdo akordioa pnv eaj psoe sanchez ortuzar efe
18:00 - 20:00
PSOEk eta EAJk Pedro Sanchez presidente izendatzeko akordioa sinatu dute

"Oso akordio zabala da", 10 orrialdetan barrena xehetuta, eta konpromiso zehatzak dituena hainbat gairen inguruan: Euskadiri dagozkion eskumenen transferentzia, autogobernua (egungoa zein etorkizunekoa), lan harremanak edo fiskalitatea. Hala laburbildu du Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak gaur Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiarekin izenpetutako ituna. 

Zure interesekoa izan daiteke: EAJren eta PSOEren arteko akordioaren testu osoa

Ituna tarteko, EAJk "bai" bozkatuko du Sanchezen inbestiduran, eta "egonkortasuna" emango dio legealdiari, "betiere adostutako konpromisoak bete eta aurrerapausoak ematen badira". "Akordio ona da Euskadirentzat", erantsi du Ortuzarrek. 

Akordioak Gernikako Estatutuan jasotako transferentzia guztiak, Gizarte Segurantzarena barne, Euskadiri "eskualdatzea" bermatuko du, eta etorkizuneko EAEren autogobernua negoziatzeko oinarriak jarri. Bi urteko epea izango da horretarako, zehaztu dutenez. Etorkizunera begira, "Euskadiren nazio aitorpena negoziatzea" adostu dute bi alderdiek, baita EAEko eskuduntzak eta "aldebikotasuna eta foralitatea oinarri dituen berme sistema" babestea ere. 

EAJren presidentearen hitzetan, "Eusko Legebiltzarraren gehiengoak eskatutakoei erantzun beharko diete adostasun horiek". Nafarroako autogobernuari ere eragingo dio itunak, eta sei hilabeteko epean foru erkidegoak bi eskuduntza berri jasoko dituela zehaztu: ikerketa, garapena eta berrikuntzaren ingurukoa, eta beken ingurukoa. 

Akordioak lan arloan

"EAJren aldarrikapen historikoetako bat" ere jaso du izenpetutako dokumentuak. Hala, aurrerantzean, EAEko hitzarmenek lehentasuna izango dute —hori izan zen, hain justu, jeltzaleek lan erreformaren kontra bozkatzeko arrazoia—.

Halaber, "akordio horri esker, Kontzertuaren Batzorde Mistoak lan-eskaintza publikoen berrezarpen-tasa ezarri ahalko du, baita langile publikoen soldata igoerak ere, eta Nafarroan berdin", adierazi du Ortuzarrek. 

Gainera, itunak konpondu egingo ditu azken lege aldaketek "kooperatiben berezko gizarte aurreikuspeneko sisteman" eragin dituzten gorabeherak. 

Hitzarmenak beste arlo batzuetan

Fiskalitatearen arloan, itun ekonomikoa zabalduko da eta zerga berriak eta zorraren mugak ituntzea adostu da, Kontzertuaren Batzorde Mistoan ezarriak.

Segurtasunari dagokionez, Ertzaintzaren eskumenak indartuko dira, baita nazioarteko segurtasun-esparruetan duen presentzia eta parte-hartzea ere.

Usansolo Bizkaiko 113. udalerri gisa erregistratu ahalko da, EAJko presidenteak azpimarratu duenez; izan ere, sei hilabeteko epean, orain arte eskatzen zen gutxieneko biztanleria-atalasea (5.000 biztanle) aldatu egingo da eta 4.000 biztanletan ezarriko da.

Gainera, "amaiera sinboliko" gisa, Ortuzar pozik agertu da akordio hau lortzeagatik, honen bidez, "100 milioi euro emango baitzaizkie euskal erakundeei lau urtean, euskarak unibertso digital berrirako jauzia egiteko erronkari ekiteko".

Akordioa betearazteko batzordea

Ortuzarrek iragarri du batzorde bat sortuko dutela sei hilean behin akordio horien betetze-mailaren jarraipena egiteko. "Ez da ez naizela presidentearen hitzaz fio, baina hitz hori beteko ez balitz...", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X