Angela Merkel
2019/07/03 - 10:06
Von der Leyen, Merkelen ministro izatetik Europako Batzordeko presidente izatera
Alemaniako egungo Defentsa ministroa Angela Merkel kantzilerraren balizko ordezko izatetik Europako Batzordea gidatuko duen lehen emakumezkoa izatera igaro da.
2019/07/02 - 11:58
Blokeoa Ekialdetik dator
Merkel jabetu da Batasunaren onerako, eskuinak oraingoan uko egin behar diola Batzordeko Presidentetzari, baina Europa Ekialdeko eskuina ez dago ezertan amore emateko prest.
2019/07/01 - 09:36
Akordiorik ez oraingoz Europar Batasuneko karguen banaketarako
Alemania, Herbehereak, Frantzia eta Espainia ados jarri dira Frans Timmermans Europako Batzordeko presidente kargurako proposatzeko, baina Europako Alderdi Popularra kontra agertu da.
2019/06/27 - 13:35
Gorputz osoko dardarizoa izan du berriz ere Angela Merkelek Berlinen
Berlingo Bellevue jauregian ospatu den ekitaldi batean Angela Merkel kantzilerrak dardarizoa izan du eskuetan eta hanketan.
2019/06/18 - 11:56
Alemaniako gobernu koalizioak ogasun zergaren inguruko akordio lortu du
CDU, CSU eta SPD alderdiek lortutako hitzarmen fiskalarekin batera, elkartasuna, etxebizitza eta aldaketa klimatikoaren inguruan aurrerapausoak eman dira.
2019/06/17 - 14:43
Ustraeskuina, Alemanian bakartuta
Wippelek botoen % 45 lortu duela, beraz, bigarren itzulian hobetu egin ditu emaitzak. Kanpainan mugako delikuentziaren aurkako esku gogorra agindu zuen, bereziki droga trafikoaren aurka.
2019/06/03 - 10:31
Alemaniako Koalizio Handia, hilzorian
Andrea Nahles SPDren buruzagiaren dimisioak koalizioaren amaiera azkar lezake. Udazkena baino lehen hautsiko omen da.
2019/06/02 - 20:27
Andrea Nahlesek, Angela Merkelen gobernu-bazkideak, dimisioa eman du
Alemaniako Alderdi Sozial Demokrataren buruak ohar baten bidez adierazi duenez, "nire alderditik jakinarazi didatenaren arabera, ez daukat nire kargua betetzen jarraitzeko babes nahikorik".
2019/05/29 - 10:17
Abian da EBko goi-karguak berritzeko prozesua, oraindik inor baztertu gabe
Igandeko Europako hauteskundeetan gehiengoa galdu ostean, popularrek eta sozialdemokratek aintzat hartu beharko dituzte liberalak aginte postuak berritzerakoan.
2019/05/28 - 22:51
EBko kargu berriak izendatzeko prozesua hasi dute estatuetako buruek
Europar Batasuneko buruzagiak goi-bilera informal batean bildu dira izendapen berriak adosten hasteko. Europako Batzordeko presidentetza da horietako bat. Parlamentuak onartu behar du izendapena.
2019/05/28 - 22:14
Merkel eta Macron ez datoz bat izendapenekin
Angela Merkel eta Emanuel Macron ez datoz bat Europako Batzordeko presidentea aukeratzerakoan. Jean Claude Juncker orain arteko presidentearen kargua beteko luke.
2019/04/09 - 22:52
May Parisen eta Berlinen izan da 'brexit'aren atzerapenerako babesak lortu nahian
Baina egiaren ordua asteazken honetan izango da. Europar Batasuneko 27ek erabaki beharko dute brexita ekainaren 30arte atzeratzea onartzen dioten ala ez.
2019/03/27 - 19:09
Alemaniak ez du Guaidoren ordezkaria enbaxadore bezala aitortuko
Otto Gebauer “Juan Guaido behin-behineko presidentearen ordezkari pertsonala” da, eta “ez da pauso gehiagorik emango”, Alemaniako Exekutiboak azaldu duenez.
2019/02/19 - 11:43
Estatu Batuen eta Europaren arteko zatiketa areagotu egin da
Halaber, etorkizunean zatiketa areagotuz joango dela uste da, AEBn 2020an egingo diren hauteskundeak gerturatzen doazen heinean.
2019/01/23 - 12:15
Adiskidetasun franko-alemaniarraren aldarrikapena
Akisgrango itunak bi helburu ditu: Frantzia eta Alemaniaren arteko elkarlanean sakontzea eta gainera Europar Batasuneko oinarri gisa bi herrialdeak sendotzea.
2019/01/04 - 19:34
Alemaniako 400 politikariren datu pertsonalak 'lapurtu' dituzte, tartean Merkelenak
Besteak beste, Angela Merkelen fax zenbakia, posta elektronikoaren helbidea eta zenbait gutun zabaldu dituzte interneten, ostiral honetan gertatutako zibererasoaren ondorioz.
2018/12/07 - 18:40
Kramp-Karrenbauerrek hartu du Merkelen lekukoa CDUn, eta alderdiko buruzagi berria da
Alemaniako kantzilerrak, azken hitzaldian, “kohesioa” eskatu dio alderdiari, eta horren zentrismoaren alde egin du.
2018/11/19 - 09:43
Defentsa europar bat, NATOtik kanpo
Macronek eta Merkelek Europa gidatu nahi dute NATO erakundearekiko independentea izango den armada bat sortzen.
2018/11/14 - 07:46
Europako armada sortzeko Frantziak egindako proposamena defendatu du Merkelek
Europako Parlamentuaren aurrean egindako agerraldian azpimarratu duenez, balizko armada horrek munduari erakutsi behar dio ez dela Europako herrialdeen arteko beste gerrarik izango.
2018/11/11 - 21:20
Macronek multilateratismoaren alde egin du Bakearen Foroan
Donald Trump AEBko presidenteak ez du Parisen bakearen alde egindako foroan parte hartu, bai, ordea, Angela Merkelek. Azken honek ere multilateralismoa defendatu du, bakea lortzeko bidean.