Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ustraeskuina, Alemanian bakartuta

Wippelek botoen % 45 lortu duela, beraz, bigarren itzulian hobetu egin ditu emaitzak. Kanpainan mugako delikuentziaren aurkako esku gogorra agindu zuen, bereziki droga trafikoaren aurka.

Alemaniarako Alternatiba, utraeskuineko alderdi alemaniarrak, eskura zuen atzo Alemaniako lehen Udala lortzeko aukera. Zehatz esateko, Görlitz, 56 mila biztanleko hiri hiri txiki bat Poloniako mugan.

Euren hautagaia, Sebastian Wippel, garaile izan zen lehen itzulian botoen % 36a eskuratuta. Baina ez da alkate izango hori eragotzi duelako beste alderdien arteko elkarlanak, batu egin baitira bigarren itzulian. Berdeek eta Die Linkeko ezkerrak, biek, euren hautagaiak erretiratu zituzten eta alderdi demokristauko hautagaiarentzat eskatu zuten botoa, bigarren gelditu zen hautagaia lehen itzulian.

Modu horretara, Octavian Ursu, Angela Merkelen alderdikoa, izango da alkate berria. Botoen % 55 lortuta irabazi du. Dena den, nabarmendu behar da Wippel-ek botoen % 45 lortu duela, beraz, bigarren itzulian hobetu egin ditu emaitzak. Kanpainan mugako delikuentziaren aurkako esku gogorra agindu zuen, bereziki droga trafikoaren aurka.

Gai hori, segurtasunarena, Alemaniarako Alternatiba alderdiak gehien erabiltzen duenetako bat da. Irailean hauteskundeak egingo dituzte Sajoniako Land-ean, bertan dago Görlitz, eta espero da oso emaitza onak lortuko dituela alderdi ultraeskuindarrak.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X