Europako armada sortzeko Frantziak egindako proposamena defendatu du Merkelek
Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak bat egin du Europako armada sortzeko Frantziak egindako proposamenarekin. Haren esanetan, NATOrekin osagarria izango litzateke eta Europako herrialdeen artean beste gerrarik ez dela izango "erakusteko" baliagarria izango litzateke.
Atzo, europarlamentariek txalo eta txistuekin erantzun zioten Europako Parlamentuan Angela Merkelen azken hitzaldia izan daitekeenari.
Merkelek NATOren lana defendatu eta Europako armadarekin bateragarria izango litzatekeela nabarmendu zuen. Izan ere, 28 herrialdeen egungo defentsa sistema ez dela eraginkorra aldarrikatu zuen.
Alemaniako buruzagiaren esanetan, egungo defentsa ereduaren gainetik hobe litzateke estatu kideek Europako armada bakar bat izatea. "Nire ustez ez da kontraesana", gaineratu du.
Donald Trump presidente estatubatuarrak bere aldetik, iraingarritzat jo du proposamena: "Agian Europak dagokion eta bidezkoa litzatekeen zatia ordaindu beharko luke NATOn, AEBk finantzatzen baitu hein handi batean".