Estatu Batuen eta Europaren arteko zatiketa areagotu egin da
Iranekiko jarrera, klima aldaketa, energia politika, defentsa gastuak, eta merkataritza harremanak direla eta Estatu Batuak eta Europa elkarrengandik urrunduz doaz. Urruntze horretan azkeneko urratsa Washingtongo gobernuak egin du. Europar Batasunetik datozen autoen inportazioek segurtasun nazionala arriskuan jartzen duela esan du.
Mehatxu horri aurre egiteko Europako autoei % 25eko zerga jarri nahi die. Merkel kantzilerrak gogoratu duenez, enpresa alemaniar askok Estatu Batuetan egiten dituzte beren automobilak. BMW konpainiak Hego Karolinan egiten ditu. Beribil horiek Estatu Batuetako segurtasuna arriskuan jartzen dutela usteak "beldurtzen" gaituela esan du Merkelek. Donald Trump boterera iritsi zenetik, 2017tik, harremanak okertuz joan dira. Etorkizun laburrean ez dirudi hobetuko direnik.
Municheko 55. Segurtasun Konferentzian zatiketa argiagoa izan da
Asteburu honetan Municheko Segurtasun Konferentzian inoiz baino ageriago izan da Europaren eta Estatu Batuen arteko urruntzea.
Mike Pence Estatu Batuetako presidenteordeak Munichera Trumpen mezua eraman ez ezik, behin eta berriz laudorioak zuzendu dizkio eta "askatasunaren txapelduna" dela esan du.
Merkel kantzilerraren erantzuna ez da mugatu automobilen auzira. Adostasunik ez dagoen beste arlo batzuk ere aipatu ditu; Washingtonek Errusiarekin arma nuklearren ituna alde batera utzi izana "berri txarra" dela ere esan du.
Iranekin programa nuklearraren arloko hitzarmena defendatzen dute Merkelek, Macronek eta Theresa Mayk nahiz eta Estatu Batuek berriz mehatxu egin hitzarmena uzteko.
Estatu Batuek Sirian atxilotutako 800 jihadisten geroa ere oztopo berri bat bezala azaldu da. Washingtonek jatorri europarra duten jihadistak beren kartzeletara eramateko eskatu die europarrei, eta aske utziko dituenaren mehatxu egin die. Baina Alemaniak, Danimarkak eta Britainia Handiak ez dute horien kargu egin nahi.
Washington eta Europaren arteko zatiketa etorkizunean ere areagotuz joango dela uste da AEBn 2020an izango diren hauteskundeak gerturatzen doazen neurrian.
Zure interesekoa izan daiteke
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.