Alemaniako gobernu koalizioak ogasun zergaren inguruko akordio lortu du
CDU eta CSU alderdi kontserbadoreek eta SPD alderdi sozialdemokratak lortutako hitzarmen fiskalaz gain, elkartasunaren, etxebizitzaren eta aldaketa klimatikoaren inguruan aurrerapausoak eman dituzte.
Hilabeteetan eztabaidan aritu ondoren, igandean Berlinen gobernu koalizioko alderdiek hitzarmen fiskala erdietsi dute, eta horrekin batera, ogasun zerga igotzea erabaki dute. Datorren uztailaren 6an eztabaidatuko da legea Parlamentuan eta aurten bertan sartuko da indarrean.
Bavariako CSU alderdiaren presioaren ondorioz, Landerrek esku-hartze garrantzitsua izango dute zerga honen kudeaketan. Zati handi bat udaletara joango da: 14.000 milioi euro. Zerga horren igoerak alokairuetan ere izango du eragina.
Alemaniako Auzitegi Konstituzionalak eskatuta egin duten erreforma, oraingo legea zaharkituegia zegoela iritzita. Azkenaldian izandako zalantzak gainditu, eta hitzarmenak Berlingo gobernu koalizioa indartu du. Izan ere, SPD alderdi sozialdemokratako ahots batzuek gobernutik irtetea eskatzen zuten, Europako azken hauteskundeetan emaitza oso txarrak eskuratu eta gero. Andrea Nahles idazkari nagusiak ere dimititu egin behar izan zuen.
Beraz, momentuz, azken akordio fiskal horrek gobernu krisiaren arriskua urrundu egin du Alemanian.