Argentina
2021/10/19 - 19:36
Martin Villa espetxeratzeko eskatuko dute frankismoaren biktimek
1976ko martxoaren 3an Gasteizen Poliziak egindako sarraskiarengatik eta 1978ko Sanferminetan German Rodriguez hiltzeagatik auzipetu du ministro frankista Maria Servini epaileak.
2021/10/17 - 14:42
Urtaran: ''Serviniren urratsa oso garrantzitsua da Martxoaren 3ko garra bizirik mantentzeko''
Gorka Urtaran Gasteizko alkatearen hitzetan, Martin Villa ministro ohi frankista auzipetzea 1976ko martxoaren 3ko Gasteizko sarraskiagatik eta 1978ko sanferminetan German Rodriguezen heriotzagatik "urrats garrantzitsua da". Espainiak biktima horiek aitortzeko aprobetxatu beharko lukeela uste du.
2021/10/17 - 00:03
Servinik Martin Villa auzipetu du Martxoaren 3agatik eta German Rodriguezen heriotzagatik
Epaile argentinarra frankismoko krimenen aurkako auzi bat gidatzen ari da bere herrialdean, eta Gasteizko sarraskiagatik eta 1978ko sanferminetako gertakariengatik ministro ohi frankista auzipetu du orain. Villak dagoeneko iragarri du helegitea jarriko duela.
2021/10/16 - 17:11
Martxoak 3 elkartea: ''Berri bikaina da, denbora asko generaman horren zain''
Hala agertu da Andoni Txasko Martxoak 3 elkarteko kidea, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen eta 1978ko sanferminetan Poliziak eragindako hilketengatik Martin Villa epaitzeko Servini epaileak hartutako erabakiaren aurrean (jatorriz, gaztelaniaz).
2021/08/29 - 22:32
Ida urakana 241 kilometro orduko haize-ufadekin iritsi da Louisianara
Hori dela eta, Louisianan, Mississippin eta Alabaman indarrean daude Ida urakanarekin lotutako ohartarazpenak. Gainera, New Orleansen beste abisu bat eman dute, urakanaren arriskuagatik.
2021/07/25 - 16:10
Latinoamerikak covid-19aren kontrako txertoa demokratizatzeko eskatu du
Latinoamerika eta Karibeko Estatuen Komunitateak (CELAC) azpimarratu du, koronabirusaren kontrako immunitatea lortzeko, beharrezkoa dela covid-19aren txertoa era solidarioan banatzea.
2021/07/22 - 13:01
Argentinak sexu ez binarioetako pertsonentzako aukera jaso du NANean
Latinoamerikan urrats hori eman duen lehen herrialdea da, baina, agintarien arabera, "bidea ez da amaitu". X aukerak sexu bitarrekin identifikatzen ez diren pertsona guztiak hartzen ditu barne.
2021/07/22 - 12:25
Argentinak aukera ematen die ez bitarrei euren NANean X batekin identifikatzeko
Beren burua genero femeninoarekin edo maskulinoarekin identifikatzen ez dutenek, Nortasun Agiri Nazionalean eta pasaporteetan "X" batekin identifikatu ahal izango dira aurrerantzean.
2021/07/09 - 22:27
Ehun urte bete dira ikurrina lehen aldiz igo zenetik Laurak Bat Euskal Etxean
1921eko uztailaren 9an, Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxean, ikurrina igo zen lehen aldiz, euskal herri osoaren ordezkari gisa. Urteurrena ospatzeko, ikurrina igo dute Buenos Airesen eta Bilbon, aldi berean.
2021/06/24 - 22:43
Oporretara zoaz? Honakoa da musukoaren erabilera zenbait herrialdetan
Maskararen derrigortasuna aldatu egiten da herrialde batetik bestera. Honakoa da zenbait herrialdeetako neurriei buruz jakin beharrekoa.
2021/05/30 - 18:22
Euskararen aldeko mezuak munduan barrena bilduta, Kutxabira iritsi da helmugara
'Bizi gira... kutxa bira!' lelopean, martxoaren 20an Argentinan abiatu zen eta, 70 udalerritik igaro ostean, gaur amaitu da Seguran. Harrera beroa egin diote segurarrek.
2021/05/21 - 11:10
Bederatzi eguneko konfinamendu zorrotza Argentinan ''pandemiaren unerik okerrenean''
Alberto Fernandez presidenteak esan du Argentina "pandemia hasi zenetik unerik okerrenean" dagoela, eta batasuna eta ardura eskatu die herritarrei.
2021/03/12 - 09:45
Gutxienez 15 lagun desagertuta daude Argentinako Patagonian izandako suteetan
Patagoniako Chubut eta Rio Negro probintziei eragiten dieten sei foko daude. Argentinako Gobernuaren ustez, nahita piztutako suak dira.
2021/02/19 - 11:09
Diktadurako zortzi errepresiogile zigortu dituzte gizateriaren aurkako delituengatik
Buenos Airesko Armadaren Mekanika Eskolan, garaiko tortura zentro handienean, 800 biktima baino gehiago torturatu, hil edo bahitzeagatik ezarri dizkiete zigorrak.
2021/02/15 - 07:51
Carlos Menem hil da, 90eko hamarkadan Argentinako presidente izandakoa
Alberto Fernandez Argentinako presidenteak hiru dolu egun ezarri ditu, igandetik hasita. Menemen hil kapera Senatuan jarri dute.
2021/02/04 - 21:32
Argentinan 100.000 pertsonatik gora immunizatu dituzte Errusiako txertoarekin
Argentinan ez ezik, inguruko herrialdeetan ere Moskutik datorren txertoak gero eta eskari handiagoa du. Osasun arloko profesional independienteak River Plate futbol taldeko zelaian txertatzen ari dira
2021/01/19 - 08:16
6,4 graduko lurrikara batek astindu du Argentina
Epizentroa San Juan probintzian izan du, herrialdearen mendebaldean, zortzi kilometroko sakoneran.
2020/12/31 - 13:54
82 milioi pertsona baino gehiago kutsatu dira Covid-19a antzeman eta urtebetera
1.805.035 pertsona hil dira mundu osoan, eta AEBak dira kutsatu eta hildako gehien izan dituen herrialdea.
2020/12/30 - 11:27
Argentinako Senatuak abortu boluntarioa legeztatu du, haurdunaldiko 14. astera arte
2018an antzeko testu batekin gertatu zen bezala, diputatuek onartua zuten proiektua; orain, baina, senatariek berretsi egin dute onarpen hori.
2020/12/30 - 10:29
Argentinak abortua legeztatu du haurdunaldiaren 14. astera arte
Senatuko botoen erdia gehi bat behar ziren legea onartzeko. Azkenean, lege-proiektuak aldeko 38 boto lortu ditu, eta kontrako 32.