Arnaldo Otegi
2021/11/22 - 13:15
EH Bilduk Espainiako Aurrekontu Orokorrak babestuko dituela iragarri du Arnaldo Otegik
EH Bilduk Espainiako Aurrekontu Orokorrak babestuko ditu, gaur Arnaldo Otegik iragarri duenez. Erabakia EH Bilduren mahai politikoak hartu du, negoziazioan izandako "aurrerapenak" kontuan hartuta.
2021/11/22 - 13:12
EH Bilduk Espainiako Aurrekontu Orokorrak babestuko ditu
"Ezkutu sozialeko" neurriak "lege bihurtuta iraunkor" egitea adostu du koalizio subiranistak. Halaber, amiantoaren biktimentzako funtsa sortuko dela nabarmendu nahi izan dute, baita ETB3 "Nafarroan osoan" ikustarazteko Espainiako Gobernuak erakutsitako konpromisoa ere.
2021/11/21 - 11:54
Urruzuno: "Herritarren erantzuna espero genezakeena baino are handiagoa izan da"
EH Bilduren koordinatzaile orokorraren ondokoa oso pozik agertu da atzo koalizioa abertzaleak milaka lagun bildu zituelako Bilbon, independentziaren alde.
2021/11/04 - 18:41
Bateragune auziko epaiketa errepikatzeko agindua behin-behinean eteteko arrazoiak azaldu ditu Konstituzionalak
Epaiketa errepikatzeko agindua Auzitegi Gorenak eman zuen, baina auzipetuek helegitea aurkeztu zuten Auzitegi Gorenenean eta honek agindu hori behin-behinean baliorik gabe utzi du.
2021/10/28 - 20:13
Bateragune auziko epaiketa errepikatzeko agindua bertan behera utzi dute, auzipetuen helegitea aztertu arte
Auzitegi Gorenak epaiketa berriro egiteko agindua eman zuen, baina Auzitegi Konstituzionalak onartu egin Arnaldo Otegik, Arkaitz Rodriguezek, Rafa Diez Usabiagak, Miren Zabaletak eta Sonia Jacintok aurkeztutako helegitea.
2021/10/24 - 18:34
Ortuzar: "PSEk aukeratu egin beharko du: EAJrekin akordio on bat edo EH Bildurekin noraezean ibili"
El Correori eskainitako elkarrizketa batean, Andoni Ortuzar EAJko presidenteak gogor kritikatu du PSOE, ezker abertzalearen deklarazioaren aurrean izan duen erreakzioagatik. Uste du sozialistek errazegi sinistu diotela EH Bilduri, eta ezker abertzaleak erabili egin duela hori.
2021/10/24 - 13:35
Junquerasi egindako elkarrizketaren aurrerapena: ''Otegik presoei buruz esandakoak oso ondo ulertzen ditut''
Oriol Junqueras ERCko buruak, besteak beste, Espainiako aurrekontuen eta presoen inguruan Otegik esandakoak izan ditu hizpide. "Euskal presoei ezartzen zaien salbuespenezko espetxe politika" ikusita, "presoen gaia lehentasunetako bat" izatea ulertzen duela esan du. Elkarrizketa osoa GE eta TBn.
2021/10/24 - 13:35
Lakuntza: "Eskubideak ezin dira trukerako erabili"
ELAko idazkari nagusiak positiboki baloratu du ezker abertzaleak ETAko biktimen inguruan emandako pausoa eta kritikatu egin du lehendakariak adierazpen hori "gutxietsi" izana. Bestalde, EAJri, EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi lan erreformaren kontrako eta pentsioen aldeko konpromisoa eskatu die.
2021/10/23 - 22:02
Consuelo Ordoñezek gaitzetsi egin du Otegik "bakeari buruzko lezioak eman nahi izatea"
Ordoñez buru duen Covite ETAko biktimen elkarteak Martin Alonso Zarza Zientzia Politikoetako katedraduna saritu du gaur Donostian. Gogoan izan dituzte Joseba Arregi eta Mikel Azurmendi zendu berriak ere ekitaldian.
2021/10/21 - 02:43
Otegik onartezintzat jo du EAJk urriaren 18ko adierazpenaren zintzotasuna zalantzan jarri izana
"Zelaia lokazteko eta EH Bilduri kalte egiteko" Alderdi Popularrarekin eta Voxekin bat egin izana leporatu dio Arnaldo Otegik EAJri. Bestalde, Jesus Eguigurenek adierazi du EH Bilduk eta Sortuk eskatzen zitzaien urratsa eman dutela eta, beraz, "aro berri bat" hasi dela.
2021/10/20 - 14:10
Arnaldo Otegi: ''Barruan ditugun 200 presoak ateratzeko Aurrekontuak bozkatu behar baditugu, egingo dugu''
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak alderdiko milintaziarekin Eibarren egindako ekitaldi batean egin zituen astelehenean adierazpenok.
2021/10/20 - 13:47
Arnaldo Otegik militanteei: "Presoak ateratzeko Aurrekontuak bozkatu behar baditugu, egingo dugu"
Arnaldo Otegik EH Bilduk militanteekin Eibarren egindako ekitaldi batean esandakoez galdetu dio Pablo Casadok Espainiako Gobernuko presidenteari Diputatuen Kongresuan, eta EH Bilduk Aurrekontuei babesa ematearen truke presoak askatzea baztertu du Pedro Sanchezek.
2021/10/20 - 00:46
Hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuak ezker abertzaleari
Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuaren bozeramaileak adierazi duenez, ezker abertzaleak emandako "pausoa" "ondo" dago, baina "askoz haratago" joatea eskatu dio.
2021/10/19 - 12:55
Otegi: "Lehendakaria suminduen klubean sartu da PPrekin eta Voxekin batera"
EH Bilduren koordinatzaile nagusiaren ustez, atzoko adierazpena "jauzi kualitatiboa" izan zen orain arte erabili gabeko "hitzak eta kontzeptuak" izan zituelako. "Horrek jende asko poztu du", nabarmendu du.
2021/10/19 - 12:39
Arnaldo Otegik ez du ulertzen Iñigo Urkulluren ''haserrea'' EH Bilduren adierazpenaren ostean
Arnaldo Otegik esan du ezker independentistak "jauzi kualitatiboa" eman duela urriaren 18ko adierazpenarekin, eta esan du ez duela ulertzen Iñigo Urkullu lehendakaria eta EAJ "haserre egotea zure herria oso pozik dagoenean".
2021/10/19 - 12:31
Urkulluk positibotzat jo du EH Bilduren adierazpena, baina ETAk ez zuela existitu behar onartzeko eskatu du
Lehendakariaren arabera, iraganaren autokritika egin ez duenez, eta ETAk ez zuela existitu behar esan ez duenez, ez zaio "ohiz kanpoko edo berezia" iruditu atzo publiko egindako adierazpena.
2021/10/19 - 12:09
Iñigo Urkulluren eta Arnaldo Otegiren arteko agurra
Bi agintariek Radio Vitoriako estudioetatik Catalunya Radiorentzat egindako elkarrizketetan parte hartu dute gaur goizean.
2021/10/18 - 22:30
ETAren biktimen ahotsa
Onerako harrituta batzuk, eta beste batzuek, aldiz, mezua motz gelditzen den ustetan ezker abertzaleari gehiago eskatzen diote. Hauek dira euren iritziak
2021/10/18 - 19:26
Urkulluk uste du EH Bilduren eta Sorturen adierazpena "aurrerapauso bat" dela, baina ez dela nahikoa
Lehendakariaren iritzian, ezker independentistak ETAren biktimen sufrimenduari buruz egindako aitortza "positiboa" eta "beharrezkoa" da. Alabaina, "indarkeriaren erabilerari eta justifikazioari buruz" ezer esan ez dutela kritikatu du.
2021/10/18 - 14:00
EH Bilduk eta Sortuk "bere" egin dute ETAren biktimen mina: "Ez zen inoiz gertatu behar"
Arnaldo Otegi eta Arkaitz Rodriguez elkarrekin agertu dira adierazpen "solemne" bat irakurtzeko Aieteko Konferentziaren hamargarren urteurrena eta ETAren indarkeriaren amaiera dela eta.