Arrazismoa
2021/04/01 - 16:29
Lekukoen traumak markatu du George Floyden epaiketaren hirugarren eguna
Aurreko saioan, besteak beste, Donald Williamsek "lekuko erabakigarritzat" jotzen dena eta Darnella Frazierrek deklaratu zuten. Azken hori gertakarien bideoaren egilea da.
2021/03/31 - 17:59
Floyden atxiloketa ikusi zuten lekukoek ''hilketa'' izan zela esan dute malko artean
George Floyd kasuko epaiketan, lekukotza hunkigarriak entzun dira azken orduotan. Atxiloketa ikusi zutenek hilketa izan zela adierazi dute. Bien bitartean, Minneapolisen protesta egiten jarraitzen dute.
2021/03/31 - 13:28
George Floyden heriotzaren zenbait lekukok esan dute Chauvinek hil zuela hura
Epaiketaren bigarren egunean entzun diren sei lekukoak bat etorri dira beldurra sentitu zutela eta gertakaria "latza" izan zela adieraztean.
2021/03/29 - 23:36
George Floyden heriotzaren bideoa ikusiz abiatu da epaiketa
Astelehen honetan hasi da George Floyden hilketa argitzeko epaiketa Minneapolisen. Derek Chauvin polizia ohia da akusatua. Heriotzaren bideoa ikusi dute lehen saioan.
2021/03/29 - 22:05
Floyden heriotzaren bideoa ikusita abiatu dute Chauvin poliziaren kontrako epaiketa
Astelehen honetan hasi da George Floyden hilketa argitzeko epaiketa Minneapolisen. Derek Chauvin polizia ohia da akusatua.
2021/03/28 - 22:46
Derek Chauvin polizia ohiaren aurkako epaiketa hastear da George Floyd auzian
Eraso arrazistak jasan dituzten afro-amerikarren zerrenda tragikoa da AEBetan; 1991ean, Los Angelesen, Rodney King izan zen biktima, eta duela hamarkada bat, Floridan, Trayvon Martin, besteak beste.
2021/03/21 - 23:28
Pandemiak ez ditu isildu arrazakeriaren kontrako milaka ahots hiriburuetan
Arrazakeriaren kontrako manifestazioak egin dituzte hiriburuetan, pandemiaren kontrako neurriak errespetatuta, Arraza Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean.
2021/03/21 - 18:49
Nabody, asteartean Kanarietara heldu zen 2 urteko neskatxa, hil egin da
Gurutzeko Gorriko boluntarioek Maliko haurtxoa suspertzea lortu zuten asteartean, Arguineguingo portuan.
2021/03/21 - 18:04
Milaka pertsonak migratzaileenganako diskriminazioa bukatzea eskatu dute
Hiriburuetan egindako mobilizazioetan, migratzaileek duten etxebizitza bat eskuratzeko zailtasuna salatu dute, erregularizazioa eskatu dute eta estereotipoak bukatzeko deia egin dute.
2021/03/21 - 08:45
Pandemiak ez du arrazakeriaren aurkako aldarria isilaraziko
Arrazakeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, hainbat mobilizazio egingo dira gaur Euskal Herrian. Antolatzaileek aurreratu dutenez, osasun neurriak errespetatuz aterako dira kalera.
2021/03/18 - 09:40
Migratzaileen babesgabetasuna salatuko du Arrazakeriaren aurkako XXIV. Martxak
Aurtengo edizioa igande honetan (martxoak 21), Arrazakeriaren kontrako Nazioarteko Egunean, izango da, Pasaia eta Donostia artean, eta 68 kolektiboren babesa jaso du.
2021/03/17 - 15:47
Agintarien arabera, arrazakeria egon liteke Atlantako tiroketen atzean
21 urteko Robert Aaron Long atxilotu du Georgiako poliziak ihesean zihoala. Sarraskiaren motibazioak zehaztu barik dauden arren argi dago asiar jatorriko pertsonak zirela erasoren helburua.
2021/03/10 - 08:32
Hasi da George Floyden heriotza argitzeko epaiketa, epaimahaiaren aukeraketarekin
George Floyd afroamerikarra belaunarekin lepoa estututa hiltzea leporatzen diote Derek Chauvin polizia zuriari. Gutxienez hiru aste iraungo du epaimahaikideak hautatzeko prozesuak.
2021/03/08 - 15:09
Arrazakeria dago Britainia Handiko errege etxean, Meghan Marklek salatu duenez
Sussexeko dukesak elkarrizketa batean jakinarazi duenez, haurdun zela "kezka" egon zen semeak "eduki zezakeen azal kolorearen inguruan".
2021/03/08 - 09:19
Pandemiak are ikusezinago bihurtu zituenak
EAEn 10.000tik gora dira etxeetan zaintza lanak egiten dituzten emakume etorkinak. Lehen lerroan daude, baina ez dute norbera babesteko ekipamendurik izan eta ez dituzte txertaketa egitasmoan sartu.
2021/02/21 - 00:51
102 migratzaileak Sizilian lehorreratzeko baimena eman dio Italiak 'Aita Mari'ri
Euskal erreskate ontzia Augustako portura goizeko lehen orduan helduko dela iragarri du SMH gobernuz kanpoko erakundeak.
2021/02/20 - 15:47
'Aita Mari' Siziliarantz abiatu da 102 migratzaile ontzian direla
Erreskatea Maltako uretan izan arren, herrialde horrek porturatze baimena ukatu dio. Datozen orduetan Italiako porturen batera sartzeko baimenaren esperoan daude.
2021/02/19 - 19:35
'Aita Mari'k beste 46 pertsona lagundu ditu Mediterraneoan
Oraingoan naufragoak ezin izan dituzte ontziratu. Hala ere, txalekoak banatu dizkiete, eta "ontziaren egonkortasuna bermatu dute, irtenbide bat bilatu bitartean".
2021/02/19 - 11:22
SOS Arrazakeriak eraso arrazista "bortitza" salatu du Bilboko Errekalde auzoan
Biktima, 52 urteko gizon bat, lagun bat bisitatzetik atera zen, eta hainbat gaztek eraso egin zioten. SOS Arrazakeriak ikertzeko eta erasotzaileak zigorrik gabe ez geratzeko eskatu du.
2021/02/16 - 21:29
Fiskaltzak Dibisio Urdinari Madrilen egindako omenaldia ikertuko du
Falangistek eta neonaziek joan den larunbatean antolatutako omenaldian komunitate juduaren aurkako irainak izan ziren. 2007tik, ekitaldi hori urtero egiten da Madrilen.