FLOYDEN HILKETAGATIK EPAIKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Floyd “oxigeno faltagatik” hil zela baieztatu dute medikuek

Adituek baztertu egin dute, gainera, defentsak babesten duen gaindosiaren teoria, hildakoaren gorpuan topatu zituzten drogek ez zutelakoan izan haren heriotzan inongo garrantzirik.
Haur bat Black Lives Matter (BLM) mugimenduko banderarekin.
Haur bat Black Lives Matter (BLM) mugimenduko banderarekin. Argazkia: EFE

George Floyd hiltzeagatik Derek Chauvinen aurkako epaiketaren bederatzigarren saioak Martin Tobin izan du protagonista, mediku neumologo eta zainketa intentsiboetan aditua; hark baieztatu du Floyd “oxigeno maila baxuaren ondorioz” hil zela.

Adituak azaldu duenez, lau izan ziren Floyd heriotzara eraman zuten arrazoiak: Chauvinen ezker belauna bere lepoan, ahuspez egotea, agente ohiaren presioa bizkar, beso eta saihets-aldean, eta eskuburdinen presioa. Horrek guztiak eragotzi zion Floydi arnas hartzea, eta bizi ahal izateko beharrezko zuen oxigenoa iristea eragotzi zion, medikuaren esanetan.

“Edozein pertsona osasuntsu hil egingo litzateke Floydek jasandakoa jasan behar izanez gero”., ziurtatu du sendagileak; hildakoaren atxiloketaren momentuko irudiak modu oso zehatzean erabili ditu medikuak bere azalpenak emateko, eta “biziak gorputzetik ihes” egiten dion momentua bera ere identifikatu du.

Medikuak, gainera, azaldu du Floyden gorpuan topatu ziren fentanilo eta metanfetaminak, ez zutela inolako garrantzirik izan haren heriotzan. Hala, eraitsi egin du defentsak darabilen teoria, Floyd gaindosiagatik hil zela  dioena.

Bill Smock Louisvilleko Polizia Metropolitarraren Departamentuko zirujauak ere errefusatu egin du gaindosiaren teoria, izan ere, Floyd erne egoteak (konortea galdu aurretik) erabat zentzugabetzen du du gaindosia jasaten ari zen baieztapena.

Smockek berretsi du Floyd “itolarri posizionalaren eraginez” hil zela, “gorputzean oxigenorik ez zuelako hil zela esateko modu dotorea litzateke”.

Floyd, 46 urteko arraza beltzeko gizasemea, 2020ko maiatzaren 25ean hil zen, Chauvinen belauna lepoan zuelako arnasarik hartu ezinda. Floydek 20 dolarreko billete faltsu batekin ordaindu  izanak eragin zuen poliziaren erantzuna.

Chauvini bigarren mailako hilketa, bigarren mailako nahi gabeko hilketa eta hirugarren graduko hilketa leporatzen dizkiote. Hamabi pertsonak osatzen duten epaimahaiak erruduntzat jotzen badu epaiketan, Chauvinek 40 urteko kartzela-zigorra jaso dezake bigarren graduko hilketagatik, 25 urtekoa hirugarren graduko hilketagatik eta hamar urtekoa nahigabeko hilketagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X