Pandemiak ez du arrazakeriaren aurkako aldarria isilaraziko
Koronabirusak behartutako iazko etenaren ondoren, gaur, martxoak 21, arrazismoaren kontrako aldarriak entzun ahal izango dira berriro kalean. Izan ere, Arrazakeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira hamaika mobilizazio antolatu dituzte Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Dena dela, deitzaileek aurreratu dute osasun neurriak errespetatuz aterako direla kalera.
SOS Arrazakeria elkartetik salatu dutenez, pandemia garaian migratzaileen egoerak okerrera egin du. Elkartearen esanetan, paperik ez izateak eskubiderik gabeko infernua bizitzea dakar migratzaile askorentzat eta koronabirusak beren egunerokoa zaildu du.
Are gehiago, egoera irregularrean dauden pertsonen kopurua ere handitu egin dela diote, pandemiak eragindako lanpostu galera tarteko. Horrek, besteak beste, lan-baimen asko berritzea eragotzi du.
1966an, Nazio Batuen Erakundeak Arrazakeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izendatu zuen martxoaren 21a.
Hauek dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan iganderako deituta dauden manifestazioak:
ARABA: Elkarretaratzea egingo dute 12:00etan Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan, "Paperak denontzat. Arrazismoa eta xenofobiaren aurka" lelopean.
BIZKAIA: Manifestazioa 12:00etan Bilboko Mariaren Bihotza plazan, "Arrazakeriak etxerik gabe uzten nau. Etxebizitza denontzat" lelopean.
GIPUZKOA: Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako martxa 11:30ean aterako da Trintxerpeko azokatik eta Donostiako Boulevardean amaituko da.
NAFARROA: Arrazakeriaren kontrako manifestazioa 12:00etan hasiko da Iruñeko autobus geltokian eta, hiriko kaleak zeharkatu ondoren, Gaztelu plazan amaituko da.
Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako martxa, Pasaiatik Donostiara
Iaz korobirusa tarteko arrazakeriaren aurkako XXIV. martxa bertan behera gelditu eta gero, antolatzaileek (SOS Arrazakeria, Medicus Mundi Gipuzkoa eta Euskadiko GGKEen Koordinakundea) berriro heldu diote martxoaren 21erako ekitaldia antolatzeari.
Urtero bezala, martxa Pasaia eta Donostia artean egingo dute. 11:30ean jarri dute hitzordua Trintxerpeko merkatuan.
Aurten 68 kolektibok egin dute bat martxarekin, orain arteko markak hautsiz. Iazko aurreikusitako leloa berreskuratu dute "Zure papera garrantzitsua da", mezua indarrik galdu ez duela iritzita. Izan ere, paperik ez duten migratzaileek beren eguneroko bizimoduan duten babesgabetasun egoera salatu nahi dute. Aldi berean, egoera horri buelta emateko herritarrak mobilizatzeak duen garrantzia nabarmendu nahi dute.
Arrazakeriaren kontrako astea Nafarroan
Martxoak 16: "Sistema Penalean eta Kartzela-sisteman dagoen Arrazakeria ikustarazten" hitzaldia Katakraken, 18:00etan.
Martxoak 17: "Egiturazko arrazakeria COVID 19aren garaian" hitzaldia Tuterako Lourdes hiritarren zentroan, 18:00etan.
Martxoak 18: "Gizartearen esku-hartzea Arrazakeriaren aurkako jarreretatik" hitzaldia Katakraken, 18:00etan.
Martxoak 21: Arrazakeriaren kontrako manifestazioa 12:00etan. Autobus geltokian hasi eta Gaztelu Plazan amaituko da.
Martxoak 22: "Arraza bazterkeria Nafarroako hezkuntzan" mahai-ingurua Katakraken, 18:00etan.
Martxoak 23: "Arraza bazterkeriaren aurreko ikastetxetako esperientziak" mahai-ingurua Katakraken, 18:00etan.
Hitzaldi guztiak zuzenean jarraitu ahalko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.