AMERIKETAKO ESTATU BATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hasi da George Floyden heriotza argitzeko epaiketa, epaimahaiaren aukeraketarekin

George Floyd afroamerikarra belaunarekin lepoa estututa hiltzea leporatzen diote Derek Chauvin polizia zuriari. Gutxienez hiru aste iraungo du epaimahaikideak hautatzeko prozesuak.
Minneapolis
Minneapolis. Argazkia: EFE

Epaimahaiaren aukeraketarekin hasi da, Ameriketako Estatu Batuetako Minneapolis hirian, George Floyd afroamerikarraren heriotza argitzeko epaiketa. Ikusmina sekulakoa da, eta segurtasun neurriak indartu egin dituzte. Derek Chauvin polizia zuria eseriko da akusatuen aulkian, George Floyd afroamerikarra belaunarekin lepoa estututa hiltzea egotzita. Iazko maiatzean George Floyden heriotzak Black Lives Matter mugimenduaren sorrera eragin zuen.

Derek Chauvin polizia zuriak bigarren graduko homizidio eta hilketa akusazioei egin beharko die aurre. 2020ko maiatzaren 25ean hil zen Floyd, polizia horrek 8 minutu eta 46 segundoz belaunarekin lepoa estutu ondoren. Segurtasun kamerek eta lekukoek grabatutako irudiek munduari buelta eman zioten.

Aurreikuspenen arabera, epaimahaia osatuko duten 12 pertsonak hautatzeko prozesuak hiru aste iraungo du. Ahozko epaiketa martxoaren 29an hasiko da.

Minneapolisen inguruan George Floydi gertatukoaren gainean aurrez egindako ideiarik ez duten hamabi pertsona aurkitzeko erronka dute aurretik abokatuek.

Estatuko auzitegietan, defentsa eta Fiskaltza balizko epaimahaikideak galdekatzen ari dira. 13 orrialdeko galdetegi bat bidali zieten duela hilabete batzuk hautagaiei, ohar bat eginez: "Egun honetatik aurrera, ez irakurri edo ez ikusi kasu honi lotutako ezer eta ez egin bilaketarik".

Astelehenean, atzeratu egin zen George Floyden heriotzaren inguruko epaiketa, Fiskaltzak Derek Chauvin agenteari hirugarren graduko hilketa ere leporatzea eskatu zuelako. Azkenean, auziari buruzko erabakirik hartu ez badu ere, epaileak prozedurarekin aurrera egitearen alde egin du.

Floyden heriotzak sumindura handia eragin zuen Ameriketako Estatu Batuetan, eta protestak eta istiluak izan ziren herrialdeko hainbat hiritan Poliziaren indarkeria salatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X