Hirugarren graduko hilketa egotzi diote George Floyd ito zuen poliziari
Derek Chauvin polizia-agenteari hirugarren graduko hilketa eta arduragabekeriazko homizidioa egotzi diote ostiral honetan, George Floyd afroamerikarraren heriotzarekin lotuta, Hennepingo konderriko fiskalak jakinarazi duenez. Floyd astelehenean hil zen, Minneapolisen, Minnesotan, Ameriketako Estatu Batuetan.
Karguen berri ostiral honetan eman dute, Chauvin atxilotu eta berehala. Agentea herritar batzuek grabatutako bideo batean agertzen da. Irudietan, ikusten zaio belauna biktimaren lepoaren gainean duela, presioa egiten. Biktimak ezin zuen arnas hartu, bideoan baieztatzen denez.
Testuinguru honetan, Derek Chauvin agentea atxilotu dute. Floyden heriotzaren ondorioz, hainbat eta hainbat protesta izan dira herrialdean.
Toki-hedabideen arabera, Minnesotako Segurtasun Publikoko mandatari John Harringtonek iragarri du Floyden heriotzarekin ustez izandako loturagatik atxilotu egin dutela Chauvin.
Zure interesekoa izan daiteke
Hegazkin pribatu bat Palm Beacheko etxe-gune batean erori den unea
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte