Arrazismoa
2024/09/15 - 21:24
Soilik "bertoko" langileak kontratatzeko eskatzen zuten mezuak jaso dituzte Nafarroako hainbat enpresak
Iruñeko Instrukzio Epaitegia gorroto delitu gisa ari da ikertzen gertatutakoa, eta mezu elektroniko horien egilea identifikatu nahian dabil.
2024/09/11 - 10:29
Trump vs Harris: Tentsioz betetako eztabaidaren unerik onenak
Kamala Harris AEBko presidenteorde eta hautagai demokratak eta Donald Trump presidentegai errepublikanoak oso bestelako jarrerak agertu dituzte abortuaren, migrazioaren edo kanpo politikaren harira. Trump, oldarkor, gezurrak ere bota ditu.
2024/09/03 - 18:43
Fiskaltzak salaketa jarri du Nico Williamsi irain arrazistak egin zizkion ultraren aurka
Athleticeko futbolariak maiatzean pairatu zituen irainak, Atletico Madrilen estadioan.
2024/09/02 - 15:08
Polemika Cascanten, apaiz batek musulmanen aurkako sermoia eman baitu
Herriko jaietako meza nagusian, alderdi politikoetako ordezkarien aurrean, erakundeek bertakoei baino erraztasun gehiago ematen dizkietela adierazi zuen Jesus Planillok, eta penatuta agertu zen mezatara jende gutxi joaten delako.
2024/08/05 - 11:40
Starmerrek eskuin muturraren indarkeria salatu du eta istiluen egileak justiziaren esku utziko dituela agindu
Lehen ministro britainiarrak larrialdi bilera deitu du migratzaileen kontrako erasoen aurrean. Ultraeskuinak sustatuta, istilu larriak izan dira hainbat hiritan, eta ia 400 pertsona atxilotu dituzte. Rotherhamen, esaterako, asilo eskatzaileak dauden ostatu bati eraso egin diote manifestariek.
2024/07/23 - 23:00
Bidaiderik gabeko adingabe migratzaileak hartzeko lege erreforma tramitatzeari uko egin dio Kongresuak
Kontrako 177 botorekin, aldeko 171rekin eta abstentzio 1ekin, Behe Ganberan proposamen hori tramitatzeko saiakerak porrot egin du, azkenean ez baitu PPren eta Juntsen babesik izan.
2024/07/23 - 15:39
PPk eta Juntsek ezezkoari eutsi diote, Atzerritarren Legearen erreforma aintzat hartzeko eztabaidan
Euskal taldeei dagokienez, EH Bilduk eta EAJk ekimena babestuko dutela iragarri dute, baina aldaketak nahi dituzte. 15:30ean egingo da bozketa.
2024/07/23 - 11:09
Agente batek emakume afroamerikar bat tirokatzen duen uneko irudiak zabaldu ditu AEBko Poliziak
Gertaerak uztailaren 6an izan ziren. Bideoa hilketa leporatzen zaion agentearen aurkako epaiketan argitaratu da.
2024/07/23 - 07:00
Atzerritarren Legearen erreformak lehen pausoa eman dezake gaur Diputatuen Kongresuan
Testuaren arabera, Espainiako Gobernuak aukeratu nahi du zein erkidegotara joango diren Kanarietatik, Melillatik edo Ceutatik bidaiderik gabeko adingabe migratzaileak, horiek gainezka egonez gero.
2024/07/18 - 14:45
Von der Leyenek Defentsa, Etxebizitza eta Mediterraneorako komisarioak agindu ditu, berriro hautatzen badute
Gainera, klima-egokitzapenerako egitasmo bat eta uraren erresilientziarako estrategia bat iragarri ditu bere bigarren agintaldiko lehen tasun bezala. Bestalde, Europako aireko ezkutu bat bultzatzeko asmoa azaldu du.
2024/07/15 - 19:46
PSOEk atzerritarren erreforma babestea eskatu du, baina PPk migrazio larrialdia ezartzea nahi du
Sozialistek presioa egin diote PPri Voxekin harremanak erabat hausteko eta atzerritarren legearen erreforma babesteko. Hala ere, Alderdi Popularrak "lurralde nazional osorako migrazio larrialdia deklaratzea" nahi du.
2024/07/11 - 23:57
Vox gobernu autonomiko guztietatik aterako da eta PPri babesa kendu dio
Hala adierazi du PPk adingabe migratzaileen banaketari oniritzia eman ostean Voxek urgentziaz deitu zuen Batzorde Exekutibo Nazionalaren bileraren amaieran bideoz emandako adierazpen batean.
2024/07/11 - 23:44
Abascalek baieztatu du Voxek PPri babesa kenduko diola adingabe migratzaileen banaketagatik
Ultraeskuineko alderdiko buruzagiak Feijoori "mugak irekitzeko politikak inposatu" nahi izatea leporatu dio. PPko buruzagiak ostiral honetan agerraldia egingo du Voxen erabakia baloratzeko.
2024/07/11 - 17:19
Bidaiderik gabeko adingabe migratzaileen harrerarako akordioa "partxe" bat dela kritikatu du Jaurlaritzak
Nerea Melgosa sailburuak azpimarratu duenez, ez da migrazio politikak egiteko modua eta iradoki du Eusko Jaurlaritzak babestuko duen azken "erantzun plana" izango dela.
2024/07/11 - 11:53
Erkidegoek bidaiderik gabeko 400 adingabe migratzaile hartzea adostu dute
Halere, Espainiako Gobernuak dagoeneko ohartarazi du kopuru hori ez dela nahikoa, eta gaiari lege aldaketa batekin heltzeko premia berretsi du.
2024/07/11 - 10:34
Albiste izango dira: Lehendakariaren bilera sorta, bidaiderik gabeko adingabe migratzaileen harrera, BBK Live
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/10 - 21:12
Eusko Jaurlaritzak ''arau argiak'' eta ''erantzunkidetasuna'' eskatu ditu adingabe migratzaileen harreran
Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Nerea Melgosa sailburuak azpimarratu duenez, migrazioaren fenomenoa, baita adingabeena ere, "errealitate estrukturala da, eta ez koiunturala".
2024/07/10 - 20:38
Melgosak egitasmo zehatz bat eskatu du "egiturazkoa, eta ez koiunturazkoa den" migrazioari erantzuteko
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Gazteria sailburuak Espainiako Gobernuak Tenerifeko Santa Cruzen antolatutako Haur eta Nerabeei buruzko Konferentzia Sektorialean parte hartu aurretik adierazpen hauek egin ditu.
2024/07/10 - 13:51
Elma Saizek "enpatia falta" aurpegiratu dio PPri, bidaiderik gabeko adingabe migratzaileak hartzerako orduan
Gainera, Espainiako Gobernuko Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazioen ministroak PPri eskatu dio Voxen "diskurtso xenofoboak" albo batera uzteko.
2024/07/10 - 13:21
Elma Saizek PPren ''enpatia falta'' kritikatu du bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak hartzeko orduan
Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak Voxen "diskurtso xenofoboekin bat egitea" leporatu dio PPri, eta gaur "PPk maila emateko aukera" duela adierazi du.