TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Lehendakariaren bilera sorta, bidaiderik gabeko adingabe migratzaileen harrera, BBK Live

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Imanol Pradales lehendakaria
Imanol Pradales lehendakaria. Argazkia: Irekia

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko uztailaren 11n, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Lehendakariaren bilera sorta: Imanol Pradales lehendakariak gaur ekingo dio Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoekin iragarritako bilera sortari. Sumarreko ordezkariak hartuko ditu gaur (13:00etan), eta bihar PP eta PSE-EEren txanda izango da. Astelehenean, hilak 15, EH Bildurekin egingo du bilera eta asteartean EAJrekin. Voxekin ez da elkartuko. Behin alderdi politikoekin bilerak amaituta, gizarte eragileak ere hartuko ditu Pradalesek. 

- Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarren harrera: Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoek bidaiderik gabeko 400 adingabe migratzaile banatzea adostu dute, borondatezko harrera izango litzatekeena. Praktikan, 347 pertsona migratzaile lekualdatuko dituzte, gainerako 53ak Kanarietan eta Ceutan geldituko baitira (40 Kanarietan eta 13 Ceutan). PPk gobernatzen dituen erkidegoak ere gutxieneko adingabe migratzaile kopuru bat hartzeko prest agertu dira, eta horrek Voxen haserrea eragin du, eta gaur bertan bilera egingo du popularrekin dituen gobernu itunak hautsi ala ez erabakitzeko.

- Bilbao BBK Live: Gaur hasi eta larunbatera bitartean ospatuko da Bilbao BBK Live musika jaialdiaren 18. edizioa Kobetamendin. Hauek dira aurtengo kartel buruak: Massive Attack, Shinova, Los Planetas, Melenas, Parcels, Grace Jones, Underworld, Jungle eta Arcade Fire. Lehen egunean, Massive Attack, The Prodigy, AIR y Los Planetas, Death from Above, Shinova, Sen Senra, El Buen Hijo, Queralt Lahoz eta Martin de Marte taldeen txanda izango da.  

 

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X